Gutxira Balentiña pentsioa irekizen eta azken urteotan Urola eta Zelai pentsioak eta Santa Kutzhotela gehitu zaizkie. Guztira 86 gela eskaintzen dituzte. Aurki 45gehiago izango dira, Nafarroako enpresa bat hotela eraikitzen aribaita Pagoeta auzoan. Kanpotarrei eta bertakoei ostatu ematen makinabat urte daramatzaten Jose Manuel Zubizarreta, Pakita Zabaleta etaJuanita Elgarrestarekin hitz egin dugu euren lanbideaz.
Jose Manuel Zubizarreta: “Industriamunduko jendea bazkaltzera etortzen zen eta handik gutxira logelaeske hasi ziren”
Urretxu eta Zumarragako ostalaritzazhitz egin behar bada, Etxeberriz hitz egitea derrigorrezkoa da. JoseManuel Zubizarretaren familiak lau belaunaldi daramatza bertanlanean. 70eko hamarkadatik hona, berriz, ehundaka ezkontza, jaunartzeeta bataio ospatu dira bertan eta beste horrenbeste lagun ezagunekhartu dute ostatu.
Garai batean Etxeberri baserria zen etabertan sagardotegia zegoen. “Sagardotegiak egungo moduanfuntzionatzen zuen, janaria ematen zen alegia. Hori bai, garai batekomenuak eskaintzen ziren. Bakailao tortila, tripakiak… eta halakoakematen ziren. Ordurako morroiak eta neskak zeuden. Lan asko egin dabeti etxe honetan”, azaldu du Zubizarretak.
Sagardotegira Urretxu eta Zumarragakojendea joaten zen, baina bi herriak aldatzen hasi ziren etaEtxeberrikoek negozioa garai berrietara egokitzea erabaki zuten.“Industria munduko jendea bazkaltzera etortzen zen eta handikgutxira logela eske hasi ziren. Hala, hotela eraikitzea erabakigenuen”.
Sagardoa egiteari ere utzi zioten.“Freskagarriak heldu zirenean (Schuss, Orangina, Kas…), sagardoakbeherakada izan zuen. Etxean egiten genuen sagardoa, gureankontsumitzeaz gain, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako tabernetansaltzen genuen. Edari berriak sartu zirenean, jendea horiekkontsumitzen hasi zen eta urte pare batean oso sagardo gutxi saldugenuen. Sagardoak lana ematen du eta, ez bada saltzen, ez du egiteamerezi. Ordutik Astigarragatik ekartzen dugu”, azaldu du. Sagardoaegiteari uzteak pena eman zien, baina Zubizarretak argi duostalaritzan bezeroek agintzen dutela. “Berak nahi duena eskainibehar da beti. Enpresen politika eta gurea berbera dira”.
Negozioa aldatzeko ez zuten baserriabota, handitu baizik. Hotela 1973an ireki zuten. “27 gelarekinireki genuen eta orain 35 ditugu. Azkeneko obra handia duela dozenabat urte egin genuen”. Etxeberri ezkontza ospakizunengatik ereezaguna da. Zubizarretak lehenengoa 1955 urte inguruan eman zutelagogoratzen du. “Janariarekin hartu-emana eta bezeroak genituenez,horretan ere hasi ginen”, dio.
Garai hartan Urretxu eta Zumarragakojendeak bakarrik ospatzen zuen ezkontza Etxeberrin. Egun, ordea,inguruko herrietakoak ere bai. “Autobusen kontuarekin, kanpokojendea ere etortzen da. Dena den, Gipuzkoatik kanpoko oso gutxikospatzen dute hemen euren ezkontza. Gehienak Goierrikoak dira”.
Toki gutxitan ematen dira Etxeberrinbezainbeste bankete. “Maiatza aldera arte lasai samar ibiliko gara,baina lauzpabost hilabetetan larunbatero izaten dira ospakizunak. Egun batzuetan bat bainogehiago, gainera”. Astegunetan, berriz, enpresetako jendea izatendute batez ere. “Inguru honetako enpresetara datorren jendea izatendugu: Arcelor-Mittal, Beasaingoak, Bergarakoak… Baita enpresatxikietakoak ere. Atzerritar asko etortzen dira eta gazteak moldatzendira beraiekin, ingelesez eta frantsesez hitz egiten baitakite”.
Ospakizunetara eta enpresetara datorrenjendeaz gain, makina bat artista eta politikari pasatu diraEtxeberritik. “Sinadura liburu bat dugu, baina batzuen letra ezdago ulertzerik. Duela gutxi Lech Walesa poloniarra izan zelagogoratzen dut”, dio Jose Manuel Zubizarretaren alabak. Ramoncínmusikaria, Mayra Gómez Kemp telebista aurkezlea eta PacoCamino toreroa ere, besteak bete, euren etxean izan zirela gogoratzendute.
Bezero batzuek ez dute halako hotelikespero Urretxu eta Zumarragan. “Familia baten bizitza osoko lanarenfruitua dela esaten diet. Dagoeneko lau belaunaldik egin dugu lanhemen”.
Etxeberrik sona handia lortu du eta,hala, beste toki batzuetan ere jatetxeak irekitzeko eskaintzak jasodituzte. “Honekin nahikoa eta soberan dugunez, beti ezezkoa emandiegu”. Zubizarretaren ustez euren jardunak ez du sekretu handirik.“Gurasoek arduratsua izan behar dela eta lana egin behar delairakatsi ziguten. Egun horiek faltan dira. Jendeak ez du lanik eginnahi. Fundamenturik gabeko jendea ikusten da. Oraingo ziklo on hauluzeegia izan da eta gazte askok haizeak nondik jotzen duen ere ezdaki. Inon lanean hasi bezain pronto, autoa eta pisua nahi dute. Guresasoian izerdiarekin eta sakrifizioarekin lortu genituen lortugenituenak…”.
Ez du uste krisiak ohitura txarrakkonpontzen lagunduko duenik. “Pixka bat okertzen den zuhaitzagaztetan zuzendu behar da, gero zaila izaten da. Ezer ez da erreza.Nik 75 urte ditut eta gerra ondorengo gorabeherak ikusi ditut. Harketa oraingoak ez dute inongo antzik. Zer gertatu da? Kanpotik etorrieta saiatzen denak aginduko du hemen. Euskadi ahoan dugu beti, bainaegiten ari garena izango gara. Lanik egin gabe ez dago ezer. Horigazteei buruan ondo sartzen ez bazaie…”.
Jose Manuel Zubizarretak eta bereetxekoak oso gaztetan hasi ziren lanean. “Sei anaia-arreba gara etaguztiok lagundu dugu hemen. Dagoeneko jubilatuta gaude eta nire bialabek daramate negozioa. Lan ona egiten dute. Bestalde, etxetikkanpoko dozena bat lagun ere baditugu. Gehienak aspalditik dabiltzahemen”.
Garai batean, etxekoak arduratzen zirensukaldeko lanaz. Azkenaldian etxetik kanpoko sukaldariak dituzte.“Garai batean emaztea, arreba… aritzen ziren, baina adineanaurrera egin zuten eta sukaldean azkar lan egin beharra dago. Egungazteak ditugu sukaldean”.
Jose Manuel Zubizarretak ez duetorkizuna begi onez ikusten. “Bertakoek lan egiteari uztendiotenean eta kanpokoak hasten direnean, lehenengo gauza horieiirakastea da. Hemengook aberastuta bezala bizi gara: inork ez dularunbat eta igandetan lan egin nahi. Ostalaritzako lana oso lotua daeta egingo gazteek ez dute hori nahi. Horrela jarraitzen badugu,aurrez prestatutako jakiekin elikatuko gara”.
Bukatzeko, etorkizuna alde batera utzieta iraganeko anekdotaren bat gogoratzeko eskatu diogu Zubizarretari.“Hau sagardotegia zenean kupel batean edan eta paga jartzen zuelaoroitzen dut. Horrek garai hartan ere artistak bazeudela esan nahidu: sagardo tragoa hartu eta alde egiten zuten horietakoak. Orain eretokatzen zaizkigu halakoak. Batzuek edozein tontakeriarengatikerreklamazioa aurkezten dute, handik edo hemendik gutxiago ordaintzealortzeko. Jendea lotsagabetzen ari da. Halako artistak atea ireki etaberehala antzematen ditut jada”, amaitu du.
Pakita Zabaleta eta Jose Garralda:“Langileak gurera etortzen ziren, Etxeberrik baino askoz eregutxiago kobratzen baikenuen”
Pakita Zabaletak eta Jose Garraldakhiru etxebizitza dituzte eta alokairuan jarri baino, pentsioairekitzea nahiago izan zuten. 1977tik hona makina bat lagun pasatu daeuren etxeetatik, langile-jendea batez ere. Egun beraiekin urte askodaramatzaten bi laguni bakarrik ematen diete ostatu eta etxebizitzakalokairuan jartzeko asmoa dute.
Bikotea Secundino Esnaola kalean bizida eta langileei ostatu emateko erabili dituzten etxebizitzakBidezarren eta Iñigo de Loiolan daude. Aipatu bezala, nahiagoizan zuten pentsioak ireki etxebizitzak alokatu baino. “Lotsagabeasko dago eta kontu handia izan behar da. Etxea alokairuan jartzenbaduzu ezin zara alokatu duenaren baimenik gabe sartu eta edozergauza egin dezake”, dio Pakitak.
Garraldak pentsioa ireki aurretiketxebizitzetako bat alokatu egin zutela eta esperientzia txarra izanzutela gogoratzen du. “Lanera etorritako batzuei alokatu genien,baldintza penagarrietan bizi baitziren. Baina gero ez zituztenordaindu beharrekoak ordaintzen eta ez zegoen botatzeko modurik.Azkenean, zorionez, Legazpi auzunean etxebizitza merke bat topatuzuten eta bertara Joan ziren”.
Hori ikusirik, pentsioak irekitzeaerabaki zuten. Garraldak Gabiriako azulejo fabrikan lan egiten zueneta Zabaleta zen etxebizitzak txukun mantentzeaz arduratzen zena. 79urte dituen arren, oraindik lan horretan dihardu. Senarrak, berriz,bezeroen deiak hartzen laguntzen zion.
Gehienak langileak ziren. “Pisuak ezdaude turistak eta halakoak hartzeko prestatuta: bainu bakarra dago,gelek ez dute telebistarik… Langileak gurera etortzen ziren,Etxeberrik baino askoz ere gutxiago kobratzen baikenuen. Hasierangaua 300 pezeta kobratzen genuela oroitzen dut. Telefono etatelebista eske etortzen zirenak Etxeberrira bidaltzen nituen, bainagurean baino bost edo hamar aldiz gehiago ordaindu beharko zutela ereaipatzen nien”, azaldu du Garraldak.
Bezero batzuk lotsagabe hutsak zirelagogoratzen dute. “Iruzurgile asko dago. Fidatuegiak ginen eta ezgenien hasieran kobratzen. Gehienek bukaeran ordaintzen zuten.Gainera, toki guztietan guk baino gehiago kobratzen zuten. Halakobatean prezioa igo genuen eta bezero batek bazela garaia esan zigun”,gogoratzen du senarrak.
Bere emazteak egin duen lana gogorradela argi utzi nahi du. “Egun bakarrerako datorren lagun batengatikizarak garbitu eta lixatu, ohea egin eta erratza pasatu behar da.Emazteak egiten zuen lanak bakarrik, kobratzen genuena baino gehiagobalio zuen. Gure etxera emakume bat etortzen da eta orduko 12 eurokobratzen du. Tontoak izan gara… Oraindik ere 1.000 pezeta bakarrikkobratzen dugu gaua”.
Dagoeneko aspaldikoak diren bi bezerobakarrik dituzte eta ez dute berririk hartzen. Etxebizitzakalokairuan jartzeko asmoa dute. “Berritu egin behar ditugu etaEusko Jaurlaritzari eman behar dizkiogu, alokatu ditzan. Emazteaklana egiteari utziko dio behingoz”, azaldu du Garraldak.
Jaurlaritzak alokairuan jartzen direnetxebizitzak zaintzen ditu eta pentsioan, berriz, kontu handiarekinibili behar da. “Bezeroren batek ohean txiza egin du, drogazaleekinkontu handiarekin ibili behar da… Bizilagunek, ulertzekoa denez,kexatu egiten dira pentsioan gustuko ez duten norbait sartzen bada”.
Pakita Zabaletak behin ustez emagalduazen bati ostatu eman ziotelako kontu eske etorri zitzaizkielagogoratzen du. “Legazpiko emakume batek deitu zidan ostatu eske etahartu egin nuen. Bizilagunek emagaldua zela esan zidaten etahaserretu egin ziren. Nortasun agirian ez duela halakorik jartzen etaea nola zekiten galdetu nien. Bidali egin behar izan nuen”.
Garai batean poliziak ere gertutikjarraitzen zuen Garraldaren eta Zabaletaren jarduna. “Hilero joanbehar izaten nintzen komisariara sartu-irtenen berri ematera. Gerohiru hilean behin joaten nintzen eta, azkenean, ezer arrarorik ezzela gertatzen ikusi zutenean, joateari uzteko esan zidaten. Poliziakendu zutenean ertzainengana jo nuen badaezpada ere, baina ez zutelainformazio horren beharrik erantzun zidaten. Pertsona garrantzitsurenbat etorri denean bakarrik eskatu digute bezeroen zerrenda. AitaSantua etorri zenean, adibidez”.
Juanita Elgarresta: “HasieranBilbotik etortzen zen jende asko, hemengo lantegietan konponketak egitera”
Juanita Elgarresta urretxuarrak duela30 urte ireki zuen pentsioa, Ipeñarrieta kaleko 2. zenbakian.Hasieran bi herriotako lantegietara etorritako jendea hartzen zueneta ondoren, urte askotan, RENFEko langileak izan zituen. Egunaspalditik berean bizi direnak bakarrik ditu eta ez du jende berririkhartzen. Bere lana gustuko du eta ahal bezainbeste urtetanjarraitzeko asmoa du.
Elgarresta Erratzu baserrian jaio zen.Ezkondu ondoren Legazpin eta Golden dantzalekuaren gainean bizi izanzen, 1974an Ipeñarrieta kalera joan ziren arte. Etxebizitzabakarra erosteko asmoa zuten, noski, baina ahizpak atari berean berakzuen beste bat ere eskuratzera animatu zuen. “Ahizpa nirediru-kontuez arduratu da beti eta ni sukaldari eta etxekoandrelanetan aritu naiz. Senarra ere langile porrokatua da eta, hala,elkarrekin ondo moldatu gara”, dio.
Bigarren solairukoan jarri zirenbizitzen eta seigarrenekoa alokairuan jarri zuten. Handik urtebatzuetara pentsioa ireki zuen bertan, hori ere bere ahizparenekimenez. “Senar-emazte batzuk izan ziren gure etxean, semebatekin, 1974tik 1978ra. Utzi zutenean, ahizpari lasai egoteko esannion, ez nuela berriro etxea alokairuan jartzeko asmorik. Zumarragakoalkate izandako Jose Julian Irizarren amak RENFEko langileak izanzituen eta semeak utzi arazi ez balio jarraitu egingo zuela esatenzuen. Nire ahizpa kontu horrekin jo eta ke hasi zitzaidan etaazkenean pentsioa irekiko nuela esan nion”.
Hasieran lau gela besterik ez zitueneta bezeroak Isabel tabernako Balentiñak lortu zizkion. Egunbederatzi gela ditu, bi etxebizitzatan. “Hasieran Bilbotik etortzenzen jende asko, hemengo lantegietan konponketak egitera. Autopistaegin zutenean, hemen lo egiten gelditzeari utzi zioten. Ondoren, urtemordoxka baten, RENFEkoekin lan egin nuen. Hitzarmenean dutxadungelak eskatu zituzten eta nik ezin nien halakorik eskaini. Balentiñakgarai hartan ireki zuen bere pentsioa eta bertara joan ziren”,azaldu du.
Egun erretiratuak eta bananduak ditu,batik bat. Gehienek denbora dezente daramate Juanitarenean.“Elkarrekin pisu berean bizi izan ziren bi lagun ditut. Ez zirenelkarrekin ondo konpondu eta azkenean biak nirera etorri ziren. Izanere, hemen ez dituzte etxeko lanak egin behar eta 12 euro bakarrikordaintzen dute. Alokairuan dagoenak etxea txukun mantendu behar dueta, errentaz gain, argia eta gainerakoak ordaindu behar ditu”,aipatu du.
Mendian lan egiten duen enpresa batekolangileak ere hartzen ditu. “Noizean behin jendea bidaltzen ditlauzpabost hilabeterako. Lehen galiziarrak eta andaluziarrak etortzenziren batez ere, baina egun marokoarrak eta errumaniarrak ibiltzendira gehienbat baso-lanean. Jende berria ez dut hartzen dagoeneko”,dio.
Juanita Elgarrestak arropak eta gelagarbitzen dizkie bezeroei. Gainera, gela guztietan telebista dute etamikrouhin-labea edukitzen uzten die. “Telebistarik gabe, jendeak ezdu etorri nahi. Bestalde, batzuek mikrouhin-labea erosi dute etabatzuetan gelan gosaltzen eta afaltzen dute. Sukalderik, ordea, ezdute”, esan du.
Ondo moldatzen da bezeroekin. “Sekulaez dut arazo handirik izan. Gainera, txiki-txikitatik gustatu zaitjendearekin harremana izatea. Duela 8 edo 9 urte seme-alabak gogorjarri zitzaizkidan, lana utzi behar nuela esanez. Uzteko esan nien.Nik eraman dudan bizitzarekin etxean senarrari begira uzten badidate,Santa Agedara edo zuzenean zerura joango naizela esan nien. Osoaktiboa naiz eta osasuna dudan bitartean lanean jarraituko dut.Gainera, ahizpari asko lagundu nion dendan eta orain berak laguntzendit”, azaldu du emakume urretxuarrak.
Senarrak ez du kexarik. “Gusturaikusten nau eta sekula ez dit eragozpenik jarri. Bestalde, bezeroguztiek errespetua erakutsi didate. Nire ahizpa norbaitek zer edo zeregingo zidan beldur zen hasieran. Pentsioetan arrisku gehiago dago,baina ez dago pentsioa eduki beharrik ezbeharren bat jasateko”.
Dena den, esperientzia txarren bat izandu. “Duela urte pare bat Gureak tailerrean lan egiten zuen bezerobati burua nahastu zitzaion eta hemen emandako faktura guztiak nahizituela esan zidan. Lanetik bota zuten eta sei bat hilabetezeramatzan ordaindu gabe, gainera. Nik gurasoengana itzultzea nahinuen. Halako batean Gizarte Zerbitzuetara joan zen eta salatu eginbehar ninduela esan zien. Nik bera salatzeko aukera nuela jakinarazizioten, baretu zen eta nik egindako eskaintza onartu zuen: zorrabarkatu nion eta etxerako bidaia ordaindu nion”.
Zorra utzita beste asko joan direladio. “Hotelean hilabete eman ondoren ordaindu gabe alde egin duenjendea dagoela irakurri izan dut… Hoteletan hori egiten badute,hemen errazago”. Hala ere, sekula ez dio beldurrik izan jendeahartzeari. “Alde batetik, ez ditut neure etxean hartzen. Bestetik,teilape berean daude eta bezeroak gertu izatea abantaila handia da.Gainera, esan bezala, umetatik gustatu zait jendearekin egotea. 12urterekin plazara joaten nintzen letxugak saltzera. Pena baserriak ezzuela urte guztian plazara saltzera joateko ematen!”, amaitu du.