Atzo gauzatu zen Zumarragako Udalakantolatuta XXVI. Buzkantza lehiaketa eta Jose Maria Busca Isusirenomenez egiten den hogeita hirugarrena. Seigarren urtez jarraian JesusMari Debarena izan da epaimahaiaren iritziz buzkantzarik onena.Gertutik jarraitu dio Iñaki Campos-ek, bigarren postuaeskuratu bazuen ere azkenean.
Ilusioz hartu zuen saria Debak, nahizeta dagoeneko seigarrena duen, eta bost alditan bigarren postuaeskuratu duen arren. Guztira Goierri eta Urola Garaiko 6 harakinekhartu zuten parte lehiaketan. Epaimahaiak esan zuenez aurkeztu zirenbuzkantza guztiak primerakoak ziren.
Bestelako ekintzak
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagunduatzokoan, baina dena den, jende ugari gerturatu zen ZumarragakoEuskadi plazara. Buzkantza dastaketan Urola eskubaloi taldekoekadibidez 60 kilo buzkantza saldu zituzten goiz osoan zehar.
Herri kirolen saioa ere izan zenplazan. Krak eta Irati tabernako koadrilen norgehiagoka. Txingak,kaskarajokua, harrijasotzea, aizkora, ingudea, lasto altxaketa etaorga jokua izan ziren besteak beste. Gaztetxoenentzat ere tailerrakantolatu zituzten aurreko urteetan bezala.
26. buzkantza lehiaketa ospatuko da igandean Zumarragan. (Otamotz.com)