Mugikortasun Astearen baitan, UrretxukoUdalak Autoan elkarrekin programa jarri zuen abian. EspainiarEstatuan eta Euskal Herrian 85 herritan jarri den programa da etabesteak beste Legazpin izan duen erantzun ona ikusita, UrretxukoUdalak autoaren zentzuzko erabilera bultzatzeko ekimenarekin bategitea erabaki zuen. Ekimenak bide bera egiten duten pertsonek autoaelkarrekin partekatzeko harremanetan jartzeko aukera ematen du,honela, ibilgailua eta gastuak partekatuz.
Hiru helburunagusi ditu. Batetik, bizilagunei alternatiba bat eskaintzea,mugikortasunean jasangarritasun neurriak kontuan izanik. Bestetik,ibilgailu pribatuek sortzen duten kutsadura eta energia kontsumoagutxitzea. Azkenik, espazio publikoaren erabilera hobetzea ere lortunahi dute.
Hiru esparrutan eskaintzen da alternatiba; lanera,unibertsitatera eta bidaiatzera joateko. Antzeko bidea egin behardutenek elkarrekin bidaiatzeko aukera dute honela, www.urretxu.netwebguneak eskaintzen duen zerbitzu berri honi esker. Bertan ibilbidedesberdinak egin behar dituzten pertsonen datuak agertzen dira etawebguneak berak hauekin harremanetan jartzeko aukera ematen du.