
Argixao eguneko zentro berriak atzoireki zituen ateak, pasa den uztailetik gerontologiko berria dagoeneraikin berean. Guztira 399 metro koadro ditu eta bi modulutanbanatuta dago. Eguneko zentroak bere sarrera propioa eta lorategiaditu. Gainera, jarduera ezberdinetarako bi gela, bi egongela, bijantoki eta geriatria-bainugela bat ditu.
Oraingoz bost erabiltzaile daude izenaemanda, guztiak Zumarraga eta Urretxukoak. Baina eguneko zentroberriak beste hogeita bostentzako lekua ere badu. Interesa duenedonor, Zumarraga edo Urretxuko gizarte zerbitzuekin harremanetanjarri daiteke informazio gehiagorako.
Jarduera ezberdinak
Gurutze Gorriko langileek goizekohamarretan hartzen dituzte erabiltzaileak beren etxeetan. Egunekozentrora eramaten dituzte ondoren egokitutako autoetan. Arratsaldekozazpiak arte egoten dira bertan.
Memoria landu eta estimulazio zeingimnasia ariketak egiten dituzte bertan. Gerontologikoanegiten dituzten jardueretan ere hartu dezakete parte, bingoan edobertan antolatzen dituzten festetan.
8 milioi euro
Eguneko zentro berrian 8 milioi eurokoaurrekontua izan du. Horietatik %20a Gipuzkoako Foru Aldundiakfinantzatu du, gainontzekoa Gerozerlan enpresa pribatuak . Eraikuntzaegin den lur eremua, 8.954 metro koadro guztira, Zumarragako Udalakutzi du doan.