Sinopsia
1995eko abenduan, enbolia larri batekJean-Dominique Bauby, kazetari eta bi seme-alaben aita, koma sakonbatean utzi zuen. Hogei egunen ostean, esnatu zenean, bere funtzioeragile guztiak kaltetuta zituen. Laguntzarik gabe ezin zuen mugitu,ez hitz egin, ezta arnasa hartu ere. “Síndrome decautiverio” delakoaren eraginpean zegoela ohartu ziren medikuak.
Gorputz bizigabe horretako (eskafandra)betile bat bakarrik mugitzen zen. Betile hau (tximeleta) bihurtu zenmunduarekin, besteekin, bizitzarekin zuen lotura bakarra. Betileabehin mugitu baietz esateko, bitan ezetz esateko. Pixkanaka, bereimajinazioa eta memoria paralizatu gabe daudela erakutsi nahi izangodio jende guztiari. Bere betilearekin aukeratzen ditu bisitariakdiktatzen dizkion alfabetoko hizkiak eta honela sortzen ditu hitzak,esaldiak, orrialde osoak…
Pelikula honek besteekin komunikatzekoahalegin izugarria kontatzen digu. Pertsonaiak erakusten digunbizitzeko indarra eta energia erabatekoak dira, nahiz etaezbeharraren barnean, umorea ez den falta.
Mathieu Amalric antzezleak egiten duenlana aipagarria da. Schnabelek, filmaren zuzendariak, zuzendarionenaren saria irabazi zuen Cannesen 2007an, baita Urrezko Globoetanere. Margolari eta artista honek “Basquiat” (1996), “Beforenight falls” (2000) edo eta “Berlin” (2007) filmak ere zuzenduditu batzuk aipatzearren.