Pasa den ostiralean aurkeztu zutenZumarragako Udalean giza eskubideen gaineko lehenengo marrazkilehiaketa. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Mari Mar Iglesias,Giza Eskubideen Batzordeko buruak hartu zuten parte aurkezpenean.
Lehiaketaren helburua Giza EskubideenAdierazpen Unibertsalak jasotzen dituen balioak sustatzea da. Halanola, bakea, justizia, askatasuna, elkartasuna, berdintasuna etabesteekiko errespetua.
Lehiaketa
Lehiaketa Zumarraga eta Urretxukoikastetxeetako 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutadago. Bi sailetan banatuko dute, 10 urtetik beherakoena bata eta 11urtetik gorakoena bestea. Din A4 tamainako lan bat aurkeztu beharkodute parte hartzaileek nahi duten materiala erabilita; akuarela,pintura, errotuladorea, etab.
Lanak azaroaren 30a baino lehen aurkeztubeharko dira bi herrietako ikastetxeetan edo Zumarragako Udalekoharrera gelan. Sari banaketa abenduaren 10ean, Giza EskubideenNazioarteko Egunean egingo da Zelai Arizti kultur etxean. Irabazleezgain, parte hartzaile guztiek opari bat jasoko dute.
Jarraipena
Mikel Serranok eta Mari Mar Iglesiasekazaldu dutenez, lehiaketak jarraipena izango du datozen urteetan ere.Horrela, datorren urtean giza eskubideak gai hartuta idazlanak erejasoko dituzten lehiaketan.