Datorren asteartean, EmakumeenganakoIndarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Urola GaraikoMankomunitateak gaiaren inguruan hainbat jardunaldi antolatu ditu.Horien artean, bailarako ordezkari politikoek sinadurak bildukodituzte datorren larunbatean. Bi mahai jarriko dituzte toki banatan:bat Areizaga-Kalebarren plazan eta bestea Zumarragako plazan.Bailarako eragileen artean nazioarteko egunaren inguruan egindakomanifestuaren aldeko sinadurak 11:00etatik 13:00etara bildukodituzte.
Sentiberatze kanpaina Mankomunitateko Berdintasunsailak koordinatu du, eta Urretxuko Gizarte Zerbitzuetako sailak,Zumarragako Berdintasun sailak eta bailarako emakumeen elkarteekparte hartu dute. Egitasmoaren helburua emakumeenganako indarkeriarenaurkako mezua kalera ateratzea da. Gainera, mahaietan hurrengoegunetan izango diren ekitaldien inguruko egitaraua jaso ahal izangodute herritarrek.
Gehiago otamotz.eus-en:
- Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko kartel lehiaketarako azken egunak.
- Azaroaren 25eko egitaraua aurkeztu dute.