Ekintzaz beteta dator aurten ereOstadarrek antolatutako XXV. Mendi Astea. Mendi irteerak, ikusentzunezkoak eta aurkezpenak izango dira tartean.
Egitaraua egunez egun:
- Gaur: Alberto Iñurrategiren “Begiz-begi” ikus entzunezkoak irekiko du mendi astea. Kutxa Fundazioren laguntzaz, arratsaldeko zortzietatik aurrera izango da ikusgai Zelai Arizti kultur etxean.
- Azaroak 23, igandea: XXI. Anjel Etxeberriaren omenezko haur ibilaldia egingo da. Irazola baserria eta Legazpiko behatokia bisitatuko dituzte parte hartzen dutenek. Irteera goizeko 8:30ean dago aurreikusita Zumarragako plazan.
- Azaroak 24, astelehena: Juan Mari Gabilondoren “Euskal Herriko Mendiak” izango da ikusgai Urretxuko kultur etxean 20:00etatik aurrera.
- Azaroak 25, asteartea: Antxon Iturrizaren “Historias del montañismo vasco” lanaren bigarren zatiaren emanaldia Urretxuko Labeaga aretoan 20:00etan. Kutxa Fundazioaren eskutik.
- Azaroak 26, asteazkena: Ostadar Mendi Taldeak hogeita bost urte betetzen dituela eta liburu digitala jarriko du martxan. Ekimen honen aurkezpena izango da 20:00etan Urretxuko kultur etxean. Aurkezpenaren ondoren, Iñaki Alvarez eta Koke Lasaren “Maroko Atlas mendietan” ikus entzunezkoa izango da leku berean.
- Azaroak 27, osteguna: ikus entzunezkoekin jarraituta, Jose Ramon Agirre “Marron” en “Aire-airean” lanaren emanaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.
- Azaroak 28, ostirala: Ostadarrek antolatutako Mendi eta Naturako IV. argazki lehiaketaren sari banaketa 20:00etan Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
- Azaroak 29, larunbata: Ostadar Mendi Elkarteko bazkideek urteroko batzar nagusi orokorra egingo dute elkartearen egoitzan 19:30etik aurrera.
- Azaroak 30, igandea: mendi ibilaldi batekin emango zaio amaiera hogeita bosgarren mendi asteari. Nafarroara egingo dute txangoa eta Ardanatz (650 m.), San Miguel Santutegia, Itzaga (1.361 m.), Ganbella (1.256 m.) eta Idotzin bisitatuko dituzte. Ondoren bazkaria izango da Urrotzen.
Informazio gehiagorako bisita ezazu Ostadarren web orria.