Urola Garaiko Berdintasun arloak,Zumarraga-Urretxuko Eraldatzen eta Mairi emakume elkarteek, Zumarragaeta Urretxuko udalen laguntzarekin hainbat ekintza antolatu dituztegaurko egunerako.
Egitaraua:
- 11:00-13:00: Eraldatzenek antolatuta biolentziaren aurkako sinadura bilketa izango da Kalebarren-Areizaga plazan.
- 13:45: Eraldatzenek antolatutako “Isiltasunari erronka” foroan parte hartuko dutenei ongi etorria egingo zaie Zumarragako udaletxean.
Parte hartzaileak:
– Embarca Hamoudi Hamdi, Sahara. Castellongo unibertsitateko ikertzailea. Saharako emakumeei buruzko hitzaldia eskeiniko du.
– Gloria Schuster, Argentina. Latinoamerikako emakumea eta osasuna sareko ordezkaria. Argentinako osasun sareaz eta emakumeengan honek dituen eraginez hitz egiten duen “Con todo al aire” ikus entzunezkoa aurkeztuko du.
– Farida Gulamo, Mozambique-Maputo. Ezintasun fisikoak dituzten emakume afrikarren eskubideen alde lan egiten du.
– Fatuma Ahmed, Kenia. Kongon eta Liberian dauden gatazka armatuetan emakumeekin erabiltzen den indarkeriari buruzko ikus entzunezkoa aurkeztuko du.
– Mbuyi Kabunda doktorea, Kongoko Errepublika Demokratikoa. UAM-eko nazioarteko harremanetarako ordezkaria. Bortxatutako emakume afrikarren inguruan arituko da.
Arratsaldean gai guzti hauek landuko dituzte Zelai Arizti aretoan egingo den foroan.
- 18:00: Indarkeria oinarri hartuta antolatu den lehenengo kartel lehiaketako sari banaketa. Ekitaldia Zumarragako udaletxeko pleno aretoan egingo da.
- 19:00: Zumarraga eta Urretxuko udalek eta Eraldatzen eta Mairi emakumeen elkarteek antolatuta elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan.
Puntu morea
Gainera gure herriek bat egingo dutegaur EUDELek egun honetarako martxan jarritako kanpainarekin. 71udalerritan “Emakumeenganako indarkeriari ez” lelopean puntumorea daramaten 500.000 kartel banatu dira. Kartel hauek ahalik etaetxe, lantoki eta instituzio gehienetako leihoetan agertzea dahelburua.