Zenbait gaixotasunek gure dieta eta jatorduetan dugun jarrerarekin erlazio zuzena dutela jakina da.
Elikagaiak osasuntsuak izateko eta energia emateko, guk hauenganako jarrera egokiak bereganatzea ezinbestekoa da (haurtzaroa aipatzen da garai egokitzat). Ospakizunetan mahai inguruan biltzen bagara ere, kezkatzen gaituzten egoerak eta pentsamenduak ingurukoekin konpartitzeko ere jatorduak aprobetxatzen ditugu askotan eta honek eragin negatiboa du. Jarraian zenbait aholku zerrendatu ditut, logikoak diruditen arren, zenbaitetan ohartu gabe ahaztu egiten ditugunak:
1.-Giro erlaxatuan burutu otorduak, presarik gabe, behar den denbora eskainiz.
2.-Elikagaien kalitatea zaindu (garaiko produktuak ezagutzea interesgarria da nahiz eta gaur egun hainbat produktu urte osoan zehar izan eskura) jatorduak antolatu (zaporeak banandu).
3.-Distrazioak ekidin (telebista, aldizkari zein egunkariak, eztabaidak…)
4.-Erabat ez asetu.
5.-Elikagaiekiko izaera positiboa izan, beraien ezaugarriak ezagutzea interesgarria izan daiteke.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide