Klasikoetan klasiko, “Doce Hombressin Piedad” mitikoarekin ezagutzera eman zenetik dagoeneko 50 urtepasa direnean, Sidneyk forma onean jarraitzen duela erakusten dufilma honek. Indartsua, itzela, ikaragarria: ezbeharra mantso mantsosu baxuan egosten doa, bukaeran nahita nahi ez modurik ederreneanleher egiteko.
Kontatzen duen istorioa dagoenekoezaguna da (itxuraz ezin hobea dirudien lapurreta, bi anaientzatarazo ekonomikoak ahazteko itxaropen bihurtzen da, baina gauzak ezdira nahi bezala gertatzen eta parte hartzaile guztiak erabat etsitaeta hondoratuta bukatzen dute). Ondorioz, Lumetek pertsonaienerretratu psikologikoan jartzen du arreta guztia, pixkanaka hauenalderdi zekenena eta ezkutuena azalduz. Deskribapen honen xehetasunada filmaren gakoa, beharrezkoa duenean kontakizunaren linealtasunaapurtuz triangelu nagusia osatzen duten pertsonai bakoitzean dagokiondenboran geratzen da filma, zehaztasun eta gordintasun osozdeskribatu ahal izateko. Andy eta Mark Hanson anaiak (Phillip SeymourHoffman eta Ethan Hawke) eta hauen aita (Albert Finney). Hirupertsonai eta gaitzondorako hiru arrazoi ezberdin, hirurek espero ezden krimenaren katarsiaren ondoren bere zikoizkeria eta zikintasunaazalduko dizkigute .
Lumeten meriturik handiena ez da aktoreonenengatik interpretazio onak lortzea (dagoeneko gutxi izango diraPhilip Seymour Hoffman bere belaunaldiko antzezlerik onenetako batdela zalantzan jarriko dutenak) baizik eta beste zuzendari batzueneskuetan eta oker eramanak, limitatuak izan daitezkeen aktoreekingauza bera lortzea. Zentzu honetan goraipatzekoa da Ethan Hawkerenlana, anai ahularen paperean lan bikaina eginez, beti gaindituta,beti besteek egiten dutenari begira. Baita Marisa Tomei berak ere,fisikoki erakargarria izan arren antzerako putzu zuloan tokatu zaionemakumea interpretatzeko garaian oso pertsonai sinesgarriakonposatzen baitu.
Ikusi otamotz.eus-en Butak 21 zine klubak udazken honetarako antolatu duen egitaraua.