Bihar emango zaio hasiera Zumarraga etaUrretxuko udalek herriko merkatari elkartearekin batera antolatutakoGabonetako erakusleiho lehiaketari. Aurrez izena emandako dendetakoerakusleihoak bisitatuko dituzte epaimahaiko kideek abenduaren 18rabitartean. Epaimahaia bi udaletako ordezkariek, Argazkia ArgazkilariElkarteko ordezkari batek, Arte Ederretako eskolako kide batek,Bitarteaneko ordezkari batek eta Merkataritzarako LaguntzaTeknikorako Bulegoko ordezkari batek osatuko dute.
Sariak ematerakoan, irudimena,originaltasuna eta publizitatezko mezuaren eragina hartuko dirakontuan, baita, erakusleihoaren kalitate estetikoa eta Gabongiroarekiko lotura ere. Denden ohiko produktuak gainera, muntaiarenparte izan beharko dute.
Sari banaketa
Sari banaketa abenduaren 22an egingo daUrretxuko udaletxean 13:30ean. Hiru sari banatuko dira guztira:
- 1.saria: plaka eta 360 euro
- 2.saria: plaka eta 300 euro
- 3.saria: plaka eta 240 euro