
Hotzez eta euripean igaro dugu aurtengoSanta Lutzi azoka Urretxun eta Zumarragan. Hala ere, eguraldi txarraez da herriko kaleetan bildu ziren milaka lagunentzat oztopo izan.Lehen orduetatik hasi ziren kaleak jendez betetzen eta goiz erdirakoseieundik gora ziren traturako kokatutako animaliak. Aurtengo ferian,iaz hasitako berrikuntzen bidetik jo dute antolatzaileek etalehiaketak desagertu egin dira sariketen mesedetan. Honela, kalitatemaila bat gainditu duten baserritarrak saritu dituzte etaeskualdekoen kasuan gainsari bat ere eman diete.
Atzo banatuzituzten arlo guztietako sariak eta goierritar asko izan ziren hauekjasotzen, tartean urretxuarrak, zumarragarrak, legazpiarrak edotagabiriarrak. Saria errepikatu zuenik ere izan zen; Antonia Murgiondogabiriarrak esaterako, hiru sari jaso zituen atzo. Eskualdetikkanpora ere joan zen saririk; besteak beste, Arrasatera, Aiara etaAmurriora.
Ardo lehiaketa
Santa Lutzi azokaostiralean hasi zen Arabar Errioxako XVII. Ardo Lehiaketarekin. Hemenherritarrek ardoak dastatzeko aukera izan zuten eta baitaepaimahaiaren lana gertutik jarraitzekoa ere, Urretxuko udaletxekoareto nagusian prestatu zuten emanaldian. Azkenean Baños deEbroko Bodegas y viñedos Artuke etxeak lortu zuen aurrenekosaria.
Aspertzeko betarik ez
Girorik ere ez zen faltaizan eta egun osoan zehar herriko musika taldeak aritu ziren kaleakalaitzeko lanetan; trikitilariak, dultzainariak edota txistulariakkasu. Arratsaldean pilotari profesionalen arteko partidak jokatuzituzten Ederrena pilotalekuan eta gauean, txoznen aldeko kontzertuakantolatu zituzten Gaztetxearen ondoan jarritako karpan.
Argazkirallya ere egin zuten atzokoan. Aurreneko urtez formatu digitaleanegiten zuten eta 34 lagunek hartu zuten parte.