Urretxu eta Zumarragakopatriarkarengana jo dugu euren bizimoduaz eta ohiturez hitz egitekoeta topikoei buruz duen iritzia ezagutzeko. Anjel Dual Donostian jaiozen, baina duela 10 urte pasatxo Urretxura etorri zen eta ezlitzatekeela inondik inora joango esan du.
Nondik zatozte ijitoak?
Ijitoa Moisesen garaikoa da. Judatik 12tribu atera ziren eta, diotenez, bat galdu egin zen: gurea. Ondorenmundu osoan zabaldu zen. Beti nomadak izan gara. Batzuk India alderajoan ziren eta besteak Europara. Hori dela eta, ijito ile horiak erebadaude. Hona Errege Katolikoen garaian etorri ginen. Puta semegalantak ziren! Ez genuen ezer, baina azkarrak ginen eta erreinuanoso ondo kokatuta zegoen jendea engainatzeko gai ginen. Erreginabeldurtu egin zen eta gure hizkuntza debekatu zuen. Hori dela eta,gehienok ez gara ijitoen hizkera hitz egiteko gai.
Zer lan egiten zenituzten garai hartan?
Galdarak eta urrezko piezak konpondu,adibidez. Garai hartan dirua genuen, oso langileak baikinen.Herrietan arazoak zeudenean, ordea, guri botatzen ziguten errua. Horierregearen babesarekin egiten zen eta komunitate batetik besterabidaltzen gintuzten. Horrek gaurdaino iraun du. Nire osaba bati,guardia zibilek zalditik jaitsi bezain laster eltzeari ostikoa emanziotela gogoratzen dut. Hori egitea ohitura zuten. Oso krudelak izandira gurekin.
Zein da zuen kulturaren ardatza?
Errespetua funtsezkoa da. Gure araunagusia senitartekoei errespetua da, gurasoei eta adinekoei batezere. Haurrak zaintzea ere funtsezkoa da guretzat eta janaririk ezduenari gurea ematen diogu. Bestalde, toki guztietan buruzagi batdugu eta denen babesa du. Gure kultura asko galdu da, ordea. Drogakkalte handia egin digu eta dagoeneko ez dugu ospe txarra gainetikkentzerik. Baina… telebistan makina bat hilketaren berri ematendigute, egunero emakume bat hiltzen dute… Ijitoak oso gaiztoak omengara, baina ez ditugu emakumeak eta haurrak hiltzen. Ekintzeibegiratu behar zaie, baina jendeak ez gaitu ulertzen eta ez du gurekultura errespetatzen. Ezin digute gurea ez dena inposatu. Baina…ijitoak gauden tokian paioek ez dute arazorik izango. Gurea zaintzendugu eta arazoak ez egoteaz arduratzen gara: ijito gaiztoren batdatorrenean bota egiten dugu eta hori inork ez du baloratzen.
Nola ikusten dituzue paioak?
Hemen oso ezaguna naiz eta munduguztiarekin ondo moldatzen naiz, baina beti besteek baino ahaleginhandiagoa egin behar dugu onespena lortzeko. Nekatuta nago. Naizenbezalakoa naiz, gauza onak eta txarrak ditut eta egunero hobeaizateko ahalegina egiten dut. Gu eta paioen artean ez dago aldehandirik, baina elkarbizitza hobetzeko guztion borondatea beharrezkoada. Udalekin ere arazoak ditugu. Eskoletan berehala begiralea jartzendiete gure seme-alabei, kontrolatzeko. Bihurrikeriaren bat egitenbadute, berriz, sekulako zigorrak ezartzen dizkiete. Ez gaituzteezagutzen eta hanka sartzen dute. Ezin digute eskatu: integratzeanahi badute, gurea errespetatu behar dute.
Zuen seme-alaben emaitzak, askotan,besteenak baino kaxkarragoak dira.
Gurasoen izaeraren araberakoa da. Nikhaurrek ikastea eta aurrera egitea nahi dut, baina eskoletan gurekultura eta balioak ditugula kontuan hartu behar dute. Hemen gaude,ezin zaigu itzala egin. Neure burua hemengotzat dut eta behingozkonfidantza eman behar zaigula uste dut. Dena den, gurasook egunguztia lanean ematen dugu eta udalek haurrentzako toki bat irekibeharko lukete.
Non jaio zinen?
Donostian. Egian bizi ginen. Nirea daDonostian bizitzen gelditu zen lehen ijito familia eta sekula ez duguarazorik izan. Errenterian ikasi nuen, baina lan egin beharra zegoeneta 13 urterekin zaharragoa nintzela esaten nuen lan egin ahalizateko. Bizitza osoa lanean daramat. Ijitook alfer ospea dugu, gureherriarentzat lotsagarria izango naiz nonbait…
Nondik nora ibili zara lanean?
Bakailaoarekin, txatarrarekin,merkatuetan, autoak saltzen… ijitoon lanetan. Ez dugu bestelakoetanlan egiteko aukerarik. Nire seme bat lanetik bota zuten ijitoa delajakin zutenean. Egun emazteak eta biok mantelak eta oihalezkobestelako gauzak saltzen ditugu: dendetan, norbanakoei… Autoak eresaltzen ditut. Ahal dudana egiten dut. Zalditegia ireki nahi nuen,herriko haurrentzat oso ona izango bailitzateke, baina ez dut inongobabesik jaso. Natura gustuko dugu, beti nomadak izan baikara.
Emazteak ere lan egiten du, beraz,matxista ospea duzuen arren.
Emakumeak egun osoan etxean ditugulaesaten da eta hori gezurra da. Elkartu eta tabernara zer edo zerhartzera joaten dira eta!
Paioekin ezkontzea ondo ikusten alduzue?
Garai batean gaizki ikusia zegoen, baieuren artean eta baita gure artean ere. Lehen paio batekin bizi zenemakumea komunitatetik botatzen zen. Egun ez da halakorik gertatzen.Hitz egin dezagun argi: guraso paioek ez dute euren seme-alabakijitoekin joatea nahi. Eurentzat onena nahi dugu. Baina zer da onena?Probatu beharra dago. Gure artean ere onak eta gaiztoak daude. Paioakpasatzen ari direla iruditzen zait, emakume asko hiltzen ari baitira.Ez dut telebista pizten, hilketak besterik ez baitira ikusten.
Zuen artean ere ba al da banaketarik?
Senitartekoak, adinekoak eta patriarkakarduratzen gara horretaz. Korapilatsua da. Kasua aztertzen da eta,ondo ikusten bada, banantzea onartzen da. Emakumea bigarrengozezkondu daiteke, baina lehenago senar ohia ezkondu behar da.Seme-alabak amarekin joaten ziren, baina orain bien eskuetan uztendira.
Zer iruditzen zaizue homosexualitatea?
Ez dugu ondo ikusten, bainaerrespetatzen dugu. Izan ere, bi pertsonen oniritziarekin ematen da.
Erlijioari dagokionez, ebanjelistakzarete.
Guztiok argi dugu zeruan esku boteretsubat dagoela eta oso fededunak gara, paioak baino gehiago. Hauek nolabizi diren ikustea besterik ez dago. Eliza katolikoak duendirutzarekin, zenbait lagunen gosea ase daiteke? Fededunek gehiagoeman beharko lukete eta Caritasek berak beharra duen jendea ezer gabeutzi izan du. Donostiako ijitoen komunitatean ere ez dut sinesten.Monchin delakoa iruzurgile handia da nire ustez. Garai batean ijitoenburua izan zen, baina bota egin zuten. Hitz jario handia du eta orainsekulako negozioa muntatu du bere familiaren mesedetan.
Aprobetxategi ospea ere baduzue.
Arrazismo kontua da. Etxean 15 lagunelkartzen gara askotan eta erosketak egitera joaten garenean bikarrotxo betetzen ditugu. Jendeak gaizki begiratzen digu. Lagungutxiagoko familiek baino gehiago erostea normala da! Janariaerosteko besterik ez dugu irabazten. Gainontzeko guztia maileguaeskatuta erosi dugu, beste guztiek bezala. Ez naiz udaletxetan etagainontzekoetan laguntza eskatu zalea. Gazteei lana eman beharkoliekete. Nik ez dut dirulaguntzarik, e! Auto bat erosi nuen saltzekoasmoarekin eta laguntza kendu zidaten. Anton Arbulurekin, ordea, osoharreman ona nuen.
Etxean 15 lagun elkartzen zaretela esanduzu. Izan ere, zuen etxeetako ateak beti zabalik egoten dira.
Beti dugu zer edo zer eltzeandatorrenari emateko.
Bitxiak asko atsegin dituzue.
Esan bezala, garai batean urrearekinlan egiten genuen. Gainera, asko ez dugunok, itxurakeria zaleak gara.Baina hori ez da ijitoon artean bakarrik gertatzen. Dena den, ni eznaiz oso bitxi zalea.
Poliziarekin arazoak izan ohi dituzue.
Ez gaituzte pertsona arruntzat hartzen.Ijitook bilakaera handia izan dugu. Ez gara gaiztoak, baina animaliagosez akabatzen uzten baduzu, artaldea erasoko du. Baina ijitoaez da txarra. Gure arau nagusia senitartekoei errespetua da, gurasoeieta adinekoei batez ere. Haurrak zaintzea ere funtsezkoa da guretzateta janaririk ez duenari gurea ematen diogu.
Politika interesatzen al zaizue?
Batzuek eta besteek diotena entzuteagustatzen zait. Bere garaian ijito askok Anton Arbuluri eman ziotenbotoa Zumarragan, lagundu egingo zigula agindu baitzigun. Berealderdia gustuko dut, gainera. Dena den, Arbuluk Olaarte baserriondoan alokatuta dudan lur sailera ur hornidura eramango zuela esanzidan, baina oraindik ez dut lortu. Egun dena sinatu beharra dago,baina gu hitzekoak gara. Engainatua sentitzen naiz eta egungoalkatearekin hitz egin nahi dut. Arbuluk Udalaren abokatuarenganjotzeko esan zidan eta honek egitasmorik aurkezten ez badut urik ezdidatela jarriko esan zuen. Familiarekin egoteko tokia besterik ezda! Izan ere, ospakizun zaleak gara eta gure familiak handiak dira.Ezin gara etxean elkartu. Zergatik ez zait urik ematen? Ordaindu eginnahi dut!
Aisialdian familiarekin eta lagunekinelkartzea atsegin duzuela esan duzu. Zer gehiago egiten duzue?
Mutikoek futbolean jokatzen dute, nikirakurtzea atsegin dut… Musika, dantza eta eskulanak ere askogustatzen zaizkigu.
Bestalde, Urretxu eta Zumarragakopatriarka zara. Horrek ere denbora kenduko dizu.
Urte dezente daramatzat dagoenekopatriarka lanean. Jendea niregana etortzen zen laguntza eske etanazkagarri asko bota ditugu herritik. Herriaren alde lan handia egindut eta inork ez daki hori.
Zein da patriarkaren lana?
Ijito komunitatea zaintzea eta paioekinbizikidetza ahalik eta onena ahalbidetzea. Herrian paioak eta ijitoakelkartuko lituzkeen ekimenak abian jartzea ondo legokeela iruditzenzait. Bestalde, ijitoen ordezkaria naiz eta paio batek gutako batekinarazoren bat badu nigana jo dezake laguntza eske. Nire lana batzuetanarriskutsua da. Ez dut saririk nahi, baina bai errespetua etaonespena. Ertzainek baino lan handiagoa egiten dut eta!
Nola hautatzen da patriarka?
Komunitatean ondo ikusia dagoen ijitoaizan ohi da. Jendeak beregana aholku eta laguntza eske joatekoohitura hartzen du eta, besterik gabe, patriarka bezala hartzen dute.
Noiz eta nolatan etorri zineten?
1997an. Donostian estima handianninduten, baina nekatuta nengoen. Jende asko etortzen zen nigana etalasaitasuna behar nuen. Hasieran gaizki pasatu nuen hemen, inork ezbaininduen ezagutzen eta denek arraro begiratzen baininduten.Sekulako depresioa hartu nuen: 40 kilo hartu nituen eta oraindik ezditut kendu. Denboraldi baterako etorri ginen, baina gelditu egingara.
Betirako geldituko al zarete?
Hori ez dago esaterik, baina orain eznintzateke inondik inora hemendik joango.
Zeintzuk dira zure ametsak?
Nire seme-alabak ezkonduta ikusita nahiditut. Bestalde, emaztearen osasunak hobera egitea eta behingoz lanaegiteari uzteko aukera izatea nahi dut. Baita guztion arteanerrespetu handiagoa egotea ere.
Noiz arte izango zara patriarka?
Nik zer dakit bada… Beharbadaministro izatera helduko naiz!
Zeresan handia eman duen ezkontza
Dual familiak zeresan handia eman duazkenaldian. Izan ere, urrian bere semea ijitoen erritoa jarraituzezkondu zen eta ETB2k ezkontzari buruzko erreportaia eskaini zuen.Senar-emazteak lehengusinak dira eta bikotea gurasoen ekimenez sortuzen. 12 eta 15 urte zituzten lehenengo aldiz elkartu zituztenean.Gutxi ibili ziren elkarrekin, ez baitzuten elkar ulertu. Hiru urteondoren, indarrez maitemindu dira.
Ezkontzara senitarteko asko etorriziren: Madriletik, A Coruñatik, Santanderretik… Herrikoijito familia guztiak eta paio batzuk ere gonbidatu zituzten. Ijitoenezteien ezaugarri nagusia zapiaren proba da: emaztegaiek ezkontzarabirjina heldu direla erakutsi behar dute. Gainontzekoan, ezkontzabatzuk eta besteak antzekoak dira. Ijitoek ere ahalegin handia egitendute ahalik eta dotoreen janzteko eta sekulako banketea eskaintzeko.
Gurasoek eta aita-ama pontekoekordaintzen dituzte gastuak eta gonbidatuek egoki deritzoten dirukopurua eta etxerako balio duten opariak ematen dituzte: izarak,baxera… Ezkonberriek bidaia egiten dute, baina diskoteka musikak ezdu tokirik ijitoen ezteietan. Euren diskoak jartzen dituzte, batekorganoa jotzen du, besteak gitarra…
Paioen festak txiki gelditzen dira Dualfamiliakoek antolatutakoaren ondoan: parrandak bi egun iraun zituen.Ezkontza ostiral arratsaldean izan zen, Ezkio-Itsasoko Labekoajatetxean. Bertan zintzotasun proba egin zen eta emaztegaiaezkontzara birjina heldu zela ziurtatu zenean, sekulako zalapartasortu zen. Jatetxeko zorua petaloz, almendraz eta gozokiz bete zeneta musikak eta dantzak lokala hartu zuten.
Ondoren jangelara igo ziren etaezkongaiek eraztunak jarri zituzten emaztegaiaren aitaren aurrean.Azken hau artzain ebanjelista da. Parranda goizeko ordu txikietaraluzatu zen. Azkenik, hurrengo egunean senitartekoak eta lagunak Dualfamiliak Olaarte baserriaren ondoan alokatuta duen lur sailera joanziren. Bertan ohiko sardina jana ospatu zuten. Emaztea haurdun dagojada.
Anjel Dual oso pozik dago. “Azkenhilabeteak oso gogorrak izan dira, oso gazteak baitira eta gurasookarduratu behar izan baikara guztiaz. Gure erritoak jarraitzearen aldenago, baina apur bat helduago ezkontzea gustatuko litzaidake”. Denaden, ahaleginak merezi izan duela uste du. “Dena ondo atera da,baina Farruquitori gertatu zitzaion berbera gertatu zaigu: 200gonbidatu genituen eta 300 etorri ziren”. Ez da harritzekoa:bertaratutako kazetariak ere afaltzera gonbidatu zituzten!