Ana Alustizaren Zumarragako Nekotz albaitaritzak eraman zuen lehenengo saria. Bigarrena, Zumarragako Laskurain dendarentzat izan zen. Saria jasotzen izan zen Itziar Laskurain jabea. Azkenik, Jose Mari Lizarragak jaso zuen, hirugarren saria, Dani-Opil okindegiko erakusleihoari esker.
Iñaki Zabala Urretxuko alkatea, Fernando Fariñas Zumarragako zinegotzia eta Lourdes Salazar, Bitartean Merkatari Elkarteko ordezkaria, bat etorri ziren aurtengo herriko erakusleihoen maila ona azpimarratzerako orduan.
Aurtengo kalitatea kontutan hartuta, beste 11 sari, edo akzesit ere eman ziren. Ondo dendak izan ziren saridunak:
- Argiki
- Arcelus farmazia
- Foto Renedo
- Frutos Secos
- Kuttun
- Instituto Optico
- Mentxu eta Jone
- Muskari
- Bits ileapaindegia
- Sugela
- Twins
Zorionak guztiei!