
Elurrak zurituta esnatu dira gaurZumarraga eta Urretxuko kaleak. Urteko lehen elurtea da hau, aurtengoudazken-neguan egin duen gogorrenetakoa. Euskalmet-en irakurridugunez, gaurko eta biharko ere elurra dago iragarrita oraindik. 100metroan kokatuko da elur kota, nahiz eta aurreko egunetan bainoarinago egingo duen.
Zumarraga eta Urretxuri dagokionez,zero azpitik 3,3 gradu zeuden gaur goizeko 7:30ean. Tenperaturakgainera, ez dira gehiegi igoko egun osoan zehar, ezta bihar ere.Badirudi ostiraletik aurrera tenperaturak goranzko joera hartukoduela eta astebururako jada, ez da elur konturik espero.
Errepidea
Azkenean gaua ez da iragarri zutenbezain gogorra izan, ez baita elur maila kostaraino jaitsi, baina,hala ere, errepideetan arazoak ugari dira. Sare nagusian (N-1ekohainbat lekutan, A-15ean, A-8an…) elurra egin du goizean, bainaoraindik ez dute itxi.
Bigarren mailako bideetan, itxita daudeera guztietako ibilgailuentzat Urduña, Herrera, Zaldiaran,Udana, Leintz-Gatzaga, Dima eta Altsasu parea. Kamioientzat itxitadaude eta autoek kateak behar dituzte Altube, Barrerilla, Kurtzeta,Bernedo, Mandubia, Elosua, Urraki, Belagua, Meano eta Lapoblacionen.
Errepidearen egoerari buruzko informaziozehatza:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
- Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan .