
Urretxu eta Zumarragako Higikortasuneta Trafiko Planaren gomendioei jarraituz, gaurtik aurrera, UrretxukoUdalak bere errepide zirkulazioan aldaketa fase berri bati hasieraemango dio. Berrikuntzak Labeaga kalean emango dira. Gaur egun,inguru horretan trafikoak aurkezten dituen zailtasunekudaltzaingoaren jarduna asko baldintzatzen baitute.
Lehen aldaketa nagusiari esker,Deskarga edo Legazpitik Renfeko geltokira joan nahi duten kamioiek ezdute ezertarako hirigunetik sartu behar izango. Euren karga etadeskarga lanak egiteko, zuzenean sartu ahal izango dute Mugitegikoerrotondatik.
Honez gain, hirigunetik ibili ahal izateko, auto gidari batzuk euren ohiturak aldatu beharko dituzte.Labeaga kaletik datozen autoek Ipeñarrieta kalean aurrera eginbeharko dute nahitaez, Isabeleko gurutzebidean ezkerretara –Zumarragaaldera– hartzeko aukerarik gabe. Era berean, Pasionisten elizatikedo Ikastolatik Ipeñarrieta kalera jeisten diren autoekeskuinetara hartu beharko dute, ezkerretara bidea galerazita izangodutelarik. Labeaga kalera iritsi ahal izateko, gidariek Mugitegikoerrotondan aldatu behar izango dute zirkulazio zentzua.