
Hotzari aurre eginez, jende ugarigerturatu da Zumarragako Euskadi plazara. Hamabiak jota ekin dioZumarragako gizon proba taldeak lanari. Hogei minutuak pasata, 21plaza, 9 zinta eta 1,52 metro egin ditu, 1700 kiloko harriari tiraka.Galdu duten arren, gustura gelditu dira Zumarragakoak abenduanegindako marka hobetu baitute.
{flv}Zumaia Zumarraga gizon proba. 2009 urtarrila copia{/flv}
Zumaiako Telmo Deun taldekoen txandaizan da ondoren. Plazako arkupetan beroketa lanak eginda, gogotsuekin diote lanari. Plaza bateko abantzailarekin ekin diote harriatiratzeari eta amaierara arte eutsi diote erritmoari. 22 plaza eta 30zentimetrorekin irabazi dute desafioa. 2000 euro Zumaia alderaeramango duten saria.
Proba irabazteaz gainera, Euskadi plazako errekorra ere hautsi dute zumaiarrek. Orain arteko denborarik onena Urretxurena zen, abenduaren 28an egindako 21 plaza eta 14 zintako markarekin.
{flv}Zumaia Zumarraga gizon proba. 2009 urtarrila (2){/flv}
Zorionak guztiei!