
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarenwebgunean egunero publikatzen dituzte airearen kalitateari buruzkoEAEko datuak. Atzoko datuen arabera, Zumarragako airearen kalitateaherenegun txarra izan zen PM10 partikulen kopuruari dagokionez.
Osoko bilkuran legez kanporatutako ezker abertzaleko kideakizan ziren asteartean, eta bilkura amaitu aurretik,galdera-erantzunen tartea aprobetxatuz, Inma Albisuak PM10ekherritarren osasunean sortu ditzaketen eraginen inguruko txostena nondagoen galdetu zion egin zion Mikel Serrano alkateari. IngurumenaEusko Jaurlaritzaren eskumena dela jakinda ere, Udalak informazioajakinarazteko ardura duela gaineratu zuen Albisuak.
EAEkokutsatuena?
Horretaz gainera, Xabier Barriolak 2007tikairearen kalitatearen inguruko datuak aztertu ditu, eta ZumarragaEAEko herririk kutsatuena dela dio. Serranok baieztapen hori ukatuzuen.
Jaurlaritzako Osasun Sailetik INMA izeneko azterketaegiten ari dira, Zumarragako Ospitaleko datuak erabiliz.Haurdunaldian eta edoskitzean kutsadurarekin lotutako datuak biltzenari dira. Serranok esan duenez laugarren neurketa kanpaina egin duteegunotan, «eta orain arte datuak txarrak direnik ez diguteesan».