
Arratsaldeko zazpiak inguruan Eliz-Kale eta Bidezar arteko kalea itxi zuen Ertzaintzak, bertan aparkatuta zegoen kotxe baten azpian lehergailu bat atzeman eta gero, Mikel Serrano alkateak otamotz.eus-i esan dionaren arabera.
Ertzaintzaren artezilariak gerturatu ziren ustezko lehergailua zegoen tokira eta bi orduz kalea itxita eduki ondoren, leherketa kontrolatua egin zuten bertan. Ez zen aparteko ezer gertatu eta lehergailuak ez zuen kalte materialik eragin.
Gaueko 21:00etan itxita egon zen kale-zatia ireki zuten.