
Inauteri jaiak hasi dira Urretxu eta Zumarragan. Hainbat ikastetxetako haurrak mozorrotuta ibili ziren atzo gure herriko kaleetan.
La Salle-Legazpi ikastetxekoak eskolan bertan elkartu ziren atzo arratsaldean. Zazpi Jauzi dantzatu zuten denen artean eta ondoren merienda ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertan elkartu ziren guztiek.
Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrak ere ikastolako patioan elkartu ziren. Haurrak ez ezik, irakasle eta gurasoak ere bildu ziren bertan. Ikasleek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten arratsaldean.
Gainzuri ikastetxekoak Gernikako Arbola plazan egin zuten hitzordua (argazkietan). Aurtengoan Euskal Herriko Jaiak izan zen mozorretzeko aukeratutako gaia. Hartara, Mari-Jaia, Zeledon, Lekeitioko arrantzaleak, Donostiko danborrada edo sorginak, batzuk aipatzearren ez ziren falta izan atzoko jaian.
Urretxuko Musika Bandakoak ere ere mozorrotu dira
Datozen egunetan gehiago
Inauteri jaiek datozen egunetan ere izango dute jarraipena. Gaur gazte eta helduen txanda izango da. Asteartean berriz, Gure Txoko eta Aterpe elkarteetako kideek bi herrietako kaleetan desfilea egingo dute mozorrotuta.