Ez pentsa argazki hau Parisen egina dagoenik, Antiguan baizik: 1949. urtean eta Santa Isabel jaietan.
Arretaz begiratuta, dirigiblea eta guzti ikusiko duzue dekoratuan. Bertan agertzen dira, ezkerretik eskuinera: Sebastian Biain, Luis Korta, Joaquin Laria (Topolino Orquesta taldeko kantaria izango zena) eta Jose Maria Vegas.
Argazkia eta testua: Pello Biain
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide