
Lou Reedek ezagutarazi zuen eta ‘I ama bird now’ perla hauskorraren ostean, ezin konta ahala kolaborazioegin ditu. Musikarenak ez ezik beste kultur adierazpide ugaritakointeligentzia guztiak aho batez egin nahi izan du bere. Eta horrekbere bidetik ateratzea ekar zezakeen ondorio modura, baina AntonyHegartyk burua eta norabidea ongi kokatuak dituela erakutsi du ‘Thecrying light’ hirugarren lanarekin. Guztiak zituen zain. Ez diehuts egin aurreikuspenei. Balada negartiak, pop-soul kantu tristegeldoak eta kontrapuntu animatuxeago urri batzuk, ohiko ahotslanturuzale bereziaz eta egiazkotasuna darion sentiberatasun poetikoxaloaz lagundurik. Maiatzean Donostian izango da.
Gorka Erostarbe