
Egoitz Ostoaga
|
Bai, primeran ezagutzen dut, bertan lan egiten baitut. Gazte Asanbladak egiten duen programan parte hartzen dut. Egia esan, ez nintzen oso irrati zalea. Baina beno, orain hor nabil… Jendea animatu dadila irratia entzutera, merezi du eta!
|
Juanvi Artolazabal
|
Prentsaren bidez jakin dut herriko gazte batzuek irratia sortu dutela, baina oraindik ez dut entzun. Dena den, banaiz irrati zalea. Radio Euskadi entzuteko ohitura daukat. Bai autoan noanean eta baita etxean nagoenean ere.
|
Daniela Ahidao
|
Ez nekien ezer. Errumaniakoa naiz eta badira bederatzi urte dagoeneko hona etorri nintzela, baina euskaraz ez dakit oraindik eta gauza batzuetaz ez naiz ohartzen. Hala ere, ez dut irratia entzuteko ohiturarik. Musika entzuten dut.
|
Joxe Mari Gantxegi
|
Bai, badakit herriko gazte batzuek irrati bat jarri dutela martxan. Oraindik ez dut entzun. Ez naiz bereziki irrati zalea. Euskadi Irratia bakarrik entzuten dut. Goizean eta iluntzean pizten dut irratia.
|