Generikoak, oinarrizko botikaren printzipio aktibo, dosi, forma farmazeutiko eta ezaugarri farmakozinetiko, dinamiko eta tekniko berak dituzten espezialitate farmazeutiko dira.
Ontzian, printzipio aktiboa, ekoizten duen laborategiaren izena eta EFG siglak izateagatik bereizi ditzakegu. Markako botikaren patente denbora amaitzen denean ekoiztu daitezke, beti ere kalitate, ziurtasun eta eraginkortasun bera dutela frogatuz. Hauek duten abantaila bat prezioa da, %10-25 gutxiago balio baitute. Ez ondorio bera lortzen ez dutelako baizik eta ez dutelako dirurik gastatu ikerkuntzan, garapenean eta promozioan. Generikoek, aurretik aztertutako printzipio aktiboak daramatzate, behin patente denbora pasa ondoren edozein laborategik komertzializatu ditzake. Kontsumitzaileek botika hauekiko duten mesfidantza alde batera uzteko mediku, erizain eta farmazeutikoak emandako informazioa ondo jaso behar dutela garbi dago. Honela denon artean, osasun gastua gutxitzea lortuko genuke diru hori gaixotasun berriak sendatzeko molekulak sortzera bideratuko litzateke.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide