Aste honetan canon digitalaren kontra hitz egingo dugu atal honetan.
Diogu diot, osaba jada hemen egongo balitz bezala baita, eta kontra diot, inor ez baita autoreen elkarteari esker disko hutsengatik edota informatika aparatuengatik gehiago ordaintzearen alde egongo (kobratzen duena ez bada). Hainbat webgune dira lege berri honen aurka sortu direnak eta egia esan batzuetan konparaketa onak egiten dituzte. Etxe batean sartzen garen bakoitzean arkitektuari ordaindu beharko genioke? Edota, zubi batetik igarotzean hau diseinatu zuen ingeniariaren familiari ordaindu? Informatikarekin zerikusia duen aparailu bat erosten duzuenean gogoratu zaitezte oilasko frijituaren erregearekin. Gomendioei dagokienez, zuen galderak jasotzen ditugula gogoratu,
otamotz@otamotz.com helbidean.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide