
Hala, bakoitzak bere lanpostua sortu zuen: batakBerriki denda ireki zuen eta besteak ostatua. Emakumeen eskubideenaldeko borroka milaka istorio txikik osatzen dute eta eurek horietakobateko protagonistak dira.
Nolakoa zen zuen etxea?
Juani (J): Erratzu Behekoa baserrianjaio ginen eta zortzi anaia-arreba ginen. Egun sei bizi gara.
Zer diozue zuen gurasoez?
Rita (R): Aita baserritarra zen, bainanekazaritza ganberarekin dezente bidaiatutakoa zen. Oso buru onazuen.
J: Oso berezia zen. Ideia oso finkoakzituen. Itzaina zen, bere aita Quintin Elgarresta bezala. Gure aitonaZumaiatik Arrasatera ibiltzen zen. Aitak, ordea, Irimo, PatrizioEtxeberria, Sarralde… lantegientzat lan egiten zuen: geltokitiklantegietara eta lantegietatik geltokira. 1945ean kamioia erostekoeskatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Idiekin maiteminduta zegoen.Ez zen hortik atera eta, fabriketako lana galdu zuenean, idiekinjarraitu zuen: makinarik eta idirik ez zuten baserrietara joaten zenlurra lantzera. Ez zen baserritarra. Poeta samarra zen.
R: Hil arte jarraitu zuen idiekin! Hilzen urtean idirik gabe gelditu zen eta, dagoeneko oso gaizki zegoenarren, idi bila ibili zen.
J: Zenbat aldiz joan ote zenGasteizera! Ritak autoan eraman nahi izaten zuen, baina bere kasaibiltzea gustatzen zitzaion. Independentea zen oso. 5.30ean irtetenzen etxetik goizeko trena hartzeko eta ez genekien non zebilen.Azkenean, apirilean lortu zituen idiak. Garia azaroan egiten da,baina apirilean egin genuen. San Joanak heldu zirenean berde-berdezegoen oraindik. Aita, zergatik?, Ebaki eta silora sartuko dugu.Garirik ez du aterako honek, esaten nion. Aterako din! Ordurako buruaapur bat gaizki zuen eta gainera berekoia zen eta besteei ez zienentzuten…
Bera izango zen idiekin lanean ibilizen azkena…
J: Baita garia egin zuen Gipuzkoakoazkena ere! Urtetan bakarra izan zen! Gogorra zen! 1971n orkatilahautsi zuen garotan ari zela: Irimoko gurutze azpiko sailean gurditikerori zen. Herrena gelditu zen arren, lanean jarraitu zuen. 1978anhil zen.
Zer gehiago esango zenukete?
R: Ideia finkoak zituen eta horrekgaldu zuen. Kamioia erosteko eskatu ziotenean gaztea zen eta diruazuen, baina…
J: Trebea ere bazen: kargekinibiltzeko, indarra ondo aprobetxatzeko… Behin lantegi batek makinabat ekarri zuen eta aitari abisatu zioten. Ez zuen joaterik izan eta,makinarekin ari zirela, gizon bat hil egin zen. Genaro etorri izanbalitz, ez zen hura hilko, esaten zuten. Sekulako burua zuen, bainaeskolak mundua galbidera eramango zuela uste zuen. Hala, nolabidaliko gintuen bada eskolara!
Trebea zela esan duzue. Zuen baserriaerre zenean, berak altxatu zuen berria.
R: Ni ezkondu aurreko urtean izan zen,1955ean. Pentsa aita nolakoa zen… etxe ondoan 42.000 metro kubikokour-biltegia zuen! Berak egindakoa zen. Ez zen inora joan ofizio batikastera, baina ikusten zuen guztia egiteko gai zen. Suhiltzaileak ezziren sua itzaltzera etorri, ez baitzuten sinesten baserrian urazegoenik. Garai hartan ez zegoen ur-biltegirik baserrietan.
Nolakoak izan ziren baserri berriaegiteko lanak?
R: Nekazaritza ganbarako RokeAranbarrik sinatu zizkion paperak, aitak ez baitzuen etxea egitekobaimenik. Bota genuenean konturatu ginen zer nolako burua zuen gureaitak. 400 metro koadroko baserria altxatu zuen, garabirik gabe. Horibai… denok lan egin genuen. Aita Ramon pasiotarrak lagundu eginnahi izan zion: bere mutilak bidaliko zizkiola esan zion. Aitak,eskertzen ziola, baina segururik ez zuela eta etxekoekin altxatukozuela erantzun zion.
J: Koinatua hargina zuen eta aurrekopareta altxatzen lagundu zion. Baserria martxoan erre zen eta irailaamaierarako teilatua ipinita zegoen. Lan gogorra izan zen, baina ezdut oroitzapen txarrik.
R: Egin behar zen eta kito. Arotz batetorri zen leihoak egiten laguntzera, baina aitari egur asko alferrikgaltzen zuela iruditu zitzaion eta ez zion gehiagotan deitu.
Eta amak zer esaten zuen?
J: Amak ez zuen ezer esaterik… Aitamaiorazkoa zen. Bere arreba bat gazte hil zen eta bere hiru haurbaserrira eraman zituzten. Horiek zaindu beharra zegoenez, aitariezkontzeko edo neskamea ekartzeko esan zioten. Neskalaguna zuenez,ezkondu egin zen. Amak 21 urte zituen.
Horren gazte zela hiru haurrezarduratzea tokatu zitzaion, beraz.
J: Lana, dena, autoritatea batere ez.Ezin zen kexatu.
R: Orduan ezin zen ezer esan. Pixka batirabazi dugu…
J: Gure ama etxeko hamargarrena zen etagurasoek 60 eta 51 urterekin izan zuten. Aitona-amonen alaba izanzen. Jaio eta hiltzat eman zuten. Galbahe baten gainean utzi zuteneta bere ama zaintzera joan ziren, hil ez zedin. Halako batean anaiahaurraren ondotik pasatu zen eta mugitu egiten zela konturatu zen.Hauspoarekin haizea eman eta berpiztu egin zuten. Hori dela eta,Resurrección izena jarri zioten.
R: Amatxo berezia zen. Oso apaina.
Berak baino bizimodu hobea izatensaiatu zaretela dirudi.
R: Gizonezkoa eta emakumezkoaelkarrekin doazenean, biek dute indarra eta zeresana. Hitzaldietarajoatea asko gustatzen zait eta aspaldi entzun nion Julian Mariasigizona eta emakumea paraleloan ibiliko diren egunean sekulakoaberastasuna lortuko dugula. Bien ekarpenak izango ditugu eta bata ezda bestearen gainean egongo. Bata bestearen menpeko izatea,gizateriaren porrota da.
J: Baina gure gurasoen garaian giroahalakoa zen… Emakumeen aurkako indarkeria egungo kontua dela usteal duzu? Lehen isilik agoantatzen zuten…
R: Egun emakumeak protestatu egiten dueta horregatik jipoitzen dute. Lehen, otzan jokatzen zutenez, ezzegoen horrenbesteko indarkeriarik.
J: Garai hartan gauetan esnea eramatennuen kaleko etxe batera. Gizona ehiztaria zen eta hiru alaba txikizituen. Afaltzeko orduan alaba txikiak amari esnea zopekin eskatuzion eta amak ezin zuela erantzun zion. Zergatik ba? Esnea ekarridu!, esan zion alabak. Aitak txakurrei emateko esan du, erantzun zionamak. Gizona tabernara joana zen. Lana egiten zuen, etxera diruaeramango zuen… Giro hori zegoen. Aitak itxurazko afaria eta umeektomate pixka bat? Toki askotan.
Zuen belaunaldikoei esker, familia etaemakumeen rola asko aldatu da.
R: Gure gurasoen belaunalditik gurerasalto handia eman da.
J: Berezkoa geneukala uste dut. Ezgenuen agintzen zigutena edo etxean ikusten genuena besterik gabeegiten. Hala, aginpide apur bat hartu dugu. Bestalde, guri garaihobea tokatu zaigu. Emakumeen aldeko giroa sortu da. Erretiratuzenean, senar europarra nuela esaten nuen. Izan ere, etxeko lanetanlaguntzen hasi zitzaidan. Gure txikiak izan genituenean, lan askoegiten zuen, egunean 12 ordu, baina umeei kasu gutxi. Egungo gizonakaskoz aberatsagoak dira guraso bezala, umeekin egoten direlako etaeurekin lan egiten dutelako. Hori sekulako aberastasuna da: baigizonezkoentzat eta bai haurrentzat. Gure garaian, ordea, ume askoaitarik gabe bizi ziren ia.
R: Aita makilarekin. Aitari esangodiot…
Etxean ez ezik, etxetik kanpo ereemakumearen rola aldatzen lagundu duzue. Biak zuen negozioak izandituzue.
R: Begira nolakoak ziren lehen gauzak…Aita Orbegozora joan zen porlan armatua egiteko hagaxka eske etaordaintzera joan zenean arduradunak gure beste ahizpa eskatu zionbere etxera neskame eramateko. Aita saminduta etorri zen: hagaxkaketa Orbegozon eman zioten gainontzeko guztia oso beharrezkoak zituen,baina denok etxean lan egiteko nahi gintuen eta alaba neskamebidaltzea… Orbegozoko arduradunari gure ahizpa txintxoa zela esanzioten eta hura nahi zuen. Ni zorrotza nintzen eta Juani umeaoraindik! Neskame joan zen azkenean.
Zuek nolatan hasi zineten etxetik kanpolanean?
R: Ezkondu ondoren hasi nintzen. 21urterekin ezkondu nintzen eta senarraren etxekoek lokala eskainizidaten denda irekitzeko. Baina baserrian lana zegoen eta martxotikazarora bertan bizi nintzen. Nire hiru seme-alabak bertan hazi ziren.Senarra oso mutil ona zen, baina azkenean haserretu egin zen.Txikienak bost urte bete zituenean erabaki nuen, azkenean, dendairekitzea.
Zergatik ireki zenuen arropa-denda?
R: Jostuna nintzen. Mendiaraz GoikokoBittori Osinalderekin ikasi nuen, ezkondu eta gero. Dena ezkondu etagero! Josten ikasi eta gero, Balenciagaren desfileetara joatennintzen nire senarraren izebekin. Soinekoak erosten zituzten eta geronik kopiak egiten nituen. Hala ikasi nuen. Dendako lana ikasteko,berriz, Iruneko lehengusu batzuengana jo nuen. Irungo Colonpasealekuan oso denda ederra zuten.
J: Bere senarraren izebei esker askoikasi ahal izan zuen eta nik ere, ahizparen babesean, asko ikasinuen.
Ugaldetar batekin ezkondu zinen, Rita.
R: Ugaldeneko mutilarekin ezkondunintzen eta bere bi izeba irakasleak ziren. Ni baino neska finagoanahi zuten mutilarentzat, baina Sor Valentinak zera esan zien: Rita,saber, no sabe nada; pero aprenderá todo lo que le enseñéis.
Senarraren izeben eskutik, asko ikasizenuen beraz.
R: Asko zekiten: beste giro bateanhezitakoak ziren eta mundua zuten. Haiek jarri zidaten nirikoadernoa, bi arrastorekin, ondo idazten ikasteko. Ezkondu eta geroizan zen hori. Asko saiatu ziren eta nik ikasteko gogo handia nuen.
J: 16 urterekin hasi zen kalera irteteneta 17rekin aspertu zen, nahiz eta arrakasta handia zuen mutilenartean. 17 urterekin aitari zera esan zion: ez zela jaietan aterako,baina trukean egunero ordubetez eskolara joan nahi zuela. Bulegokolana egiteko prestatu nahi zuen bere burua.
R: Irimoko bulegoan jendea behar zuteneta han lan egin nahi nuen. Baina aitak ez zidan utzi etxetik kanpolan egiten. Ez zuen nahi inor etxetik joatea. Baserrian lan askogenuen eta denok bertan nahi gintuen. Neskame ere gustura joan izangonintzen… Halakoa zen egoera! Hiru diktadore genituen: Franco, elizaeta aita.
Eskolara gutxi joan zineten, beraz.
R: Azarotik martxora bitarteanbakarrik, hiru ikasturtetan. 15 hilabete eman nituen nik eskolan.Ikasturte batetik bestera dena ahazten nuen eta txokora bidaltzenninduten.
J: Ahizpa oso berezia da. Nesketanzaharrena da. Amak hanka hautsi zuen, 40 egun eman zituen klinikaneta orduan honek etxean arrankea hartu zuen. Bazkaria prestatzenzuen, orea eta ogia egiten zituen eta labeko sua pizten zuen, 10urterekin! Izeba etortzen zen aitari laguntzera eta honek lanakegiten zituela ikusi zuenean, dagoeneko bere beharrik ez zuela esanzion aitari.
R: Sua aitak lagunduta egiten nuen,aulki batera igota. Ez zen fundamentua, beharra baizik!
J: Berezkoa zenuen. Ni aldameneannengoen, baina lasai bizi nintzen… 13 urterekin sartu ninduenahizpak bere gurpilean.
R: Amaordea izan nintzen…
J: Nire amak mundura ekarri ninduen,baina hezkuntza ahizpak eskaini dit. Ez niri bakarrik, baita etxekogainontzekooi ere. Etxeko burua bera izan da. Hau ez zen izan ez umeeta ez gazte. Ahizpak amari umeak ekartzeaz ez ote zen aspertugaldetu zion eta amak umeak hezteko bere laguntza zuela esan zion.Ama ume samarra zen: gurasoek oso berandu eduki zuten eta mimo askojaso zituen.
Juanik zutaz dion guztia ona da. Zerdiozu zuk beraz Rita?
R: Ahizpa txikia laguna izan dut. Osoesanekoa eta azkarra izan da. Denetan kasu egin dit. Denetan nirekinbat etorri da.
J: Hala esatea zuzenagoa da. Badakizudiozunarekin ados ez banago, ezetz esango dizudala.
R: 18 eta 13 urte genituela lagun minakegin ginen. Oso ezberdinak gara, baina lapiko beretik jaten duguaspalditik.
J: Umetan ere elkarrekin egitengenituen beti aitak agintzen zizkigun lanak. Aitak gu apartatukogintuenik ez zegoela esaten zuen. Ahizpa oso zorrotza zen, gure amaez bezala, eta hori oso ondo etorri zitzaidan gauzak ondo egiteko.Azokatik bueltan kontuak egiten nituen eta dirua falta bazen nirepoltsikotik jartzen nuen.
Ritak bezain gaztaro motza izan alzenuen?
J: Nik ere apenas izan nuen gaztarorik.Ahizpa ezkondu eta umea eduki arte ez nintzen atera. Berarengana etabere mutil lagunarengana jaisten nintzen eta mutil lagunakaldizkariak ematen zizkidan. Bestela, guk etxean ez genituen halakoakikusten. Etxean ez zuten inongo kezkarik kalera irteteko gogorik eznuelako. 19 urterekin laguna egin nuen eta 25ekin ezkondu eginnintzen. Zumarragako plazan ezagutu nuen, dantzan. Lau seme-alabaizan genituen: bi neska eta bi mutil.
Nolatan hasi zinen lanean, Juani?
J: Ahizpak denda irekitzea proposatuzidan, baina ez nuen horretarako bitartekorik. Gero neskamearentzatetxebizitza bat hartu zuen, baina hark nahiago izan zuen berefamiliaren etxe inguruan txaleta egin. Alabak bere etxebizitzaerostea proposatu zidan eta hori egin nuen. Hasieran alokairuan izannuen. Joan zirenean ahizpak ostatua irekitzea proposatu zidan:goizean hori, eguerdian hori eta gauean hori. Uztailetik urrira arteez zuen beste gairik izan. Proba egingo nuela esan nion eta gustukolana dut.
Izan ere, jendearekin egotea osogustuko duzu.
J: Azokara joaten nintzen baserrikoproduktuak saltzera eta asko gustatzen zitzaidan. Baina baserriak ezzuen jarraipenez saltzeko adina ematen. Pena zen, oso gustura joatenbainintzen. Jendearekin harreman ona nuen eta hori oso gustukoa nuen.Nire alaba txikia jaio zen egunean merkatuan egon nintzen…
Katekista ere bazara.
J: Ekimenetan parte hartzen baduzu,askoz ere gehiago bizi zara. Hiru seme-alaba nagusien garaian ez nuenkatekista lana egin eta euren Jaunartze egunak nahiko hotzak izanziren niretzat. Txikiari tokatu zitzaion garaian inork ez zuenkatekista izan nahi eta, ez nintzela gai izango uste nuen arren,azkenean izena eman nuen. 1980-81 ikasturtean hasi nintzen etaoraindik jarraitzen dut. Urte hauetan guztietan ez dut kale egin.
Zer eskaini dizu katekesi kontuakhorren gustura aritzeko?
J: Nik ahal dudana egin dut, baina nirihaurrek asko eman didate. Bizitza askoz ere bereziagoa izaten lagundudidate. Ilusioarekin eta gustura joaten naiz eta guraso gehiagoanimatzea gustatuko litzaidake. Ez dago ezer berezirik jakinbeharrik, fedea sentituz gero, lan erraza da. Amari katekista laneanhasi behar nintzela esan nionean, ni baino lan gutxiago zuen inor ezote zegoen galdetu zidan. Ahizpak, berriz, aberasgarria izango zelaesan zidan. Izan ere, bestelakoan ez zait batere gustatzen etxetikirtetea. Seme-alabek ere hori esaten didate: niri katekesian, mezatanedo anbulatorioan bakarrik ikusiko nautela.
Haurrek asko eman dizutela esan duzu.Gehien eman dizutenak zureak izango dira.
J: Ama izatea oso aberasgarria da,nahiz eta lan eta buruhauste handiak ematen dituen. Bitxirik politenaeduki nahi baduzu, haurra eduki esaten dut. Haurrek egunero gauzaezberdinak ematen dizkigute. Diamanteek asko balio dute, baina ezdute bizitzarik. Umeek bizitzeko poza ematen dute eta beste inork ezbezala irakasten dute. Maisurik onenak dira. Gureak direnez eta maiteditugunez, dugun onena ateratzen saiatzen gara. Eurekin batera, haziegiten gara. Umerik edukitzeko beharrik gabe, piano-piano pasatzen dabizitza, besterik gabe.
Rita, zu ere fededuna al zara?
R: Guk ikasi genuen dotrinatik gaurkoraalde handia dago. Gaurkoa askoz ere aberatsagoa da. Garai hartan menegitea besterik ez zegoen. Egun, berriz, askoz ere askatasunhandiagoa dago. Oraindik kontserbadorismo handia dago, baina korrontebatzuek pentsatzeko askatasuna ematen dute.
J: Lehen norberen sentipenei frenoajarri behar zitzaien. Eliza, pixkanaka, gutxi oraindik, ari dazabaltzen.
R: Adituek oraindik 100 urte pasatubeharko direla esaten dute.
J: Pertsona ez da gorputza bakarrik.Izpiritua ere badu eta hori betetzea gorputza asetzea baino zailagoada. Elizak hoztasun handiz jokatu du eta horren ondorioz sekta askoatera dira. Izan ere, pertsonak zer edo zer behar du.
R: Hau guztia ez du kasualitateak egin.Nire ustez, gure gainean indar bat dago. Dena den, sinesten dugunoketa sinesten ez dutenek elkar errespetatu behar dugu. Orain arte ezdugu hori egin, katolikook inor baino gehiago ginela uste baikenuen.
J: Naturaren legeei ez diet akatsikikusten. Gizakiak, ordea, horrenbeste denboran horrenbeste lanegin ondoren, oraindik akats asko ditu. Naturaren legeak egin dituenaoso berezia izan behar da. Azken 100 urteetan aurrerapauso handiakeman ditugu, gauza asko asmatu ditugu… baina oraindik egarria dugu.
R: Materiak ez gaitu asetzen.
Bestelakoan, zer zaletasun dituzue?
R: Aspalditik urtero Lourdeskoerromesaldian laguntzen dut. Frantsesez hitz erdi ez jakiteaksekulako konplexua sortu zidan eta nire seme-alabei frantsesaikasteko aukera ematea erabaki nuen. 12 urterekin denak Frantziarabidali nituen eta 15ekin Ingalaterrara. Gazteenak karrera bukatu arteez zuen bere urtebetetze eguna etxean ospatzerik izan. Bestalde,senarrak eta biok asko bidaiatu dugu. Asko gozatu dugu, bainadagoeneko zahartu gara eta ez dakit aurten inora joango garen. Orainarte, Indian, Indonesian, Egipton, Txinan… izan gara.
J: Niri, ordea, ez zait etxetik irteteagustatzen. Guztiz ezberdinak gara, baina elkarrekin bizi izan gara.Misteriotsua da… Ahizpa capricornus da: dena hemen eta orain nahidu. Ni askoz ere motelagoa naiz eta, pentsatuz-pentsatuz, agian egingabe gelditzen naiz. Ahizpa, berriz, asko pentsatu gabe egindakogauzez damutzen da batzuetan. Dena den, batak besteari errespetuhandia zor izan diogu beti eta sekula ez diogu besteari zer edozertan gutxiago dela sentiarazi. Bakean eta maitasunarekin, ososamurra da elkar ondo konpontzea.
Zer diozue zuen senarrez eta zer dioteeurek zuetaz?
R: Nire senarra oso ondo portatu danirekin. Askatasuna eta konfiantza eman dizkit. Ni izan naizfamiliako tratularia, baina bere babesarekin. (Senarrak berataz dueniritzia azaltzeko, deitu egin dio).
Sinfo: Gauza asko edukitzen dituburuan, baina oso pozik nago berarekin.
J: Nire senarra oso langilea eta onada. Hitz gutxikoa da eta nahiko ondo moldatu gara. Dagoeneko, batabestearentzako betirako. Dena den, gutxitan ditu hitz politakniretzat. Arrazoi horregatik haserretzen gara askotan. Bazkaria zermoduz dagoen galdetzen diot eta oso ona dagoela erantzuten dit. Etazergatik ez didazu esaten nik galdetu gabe?, esaten diot. Ona baldinbadago, ez dago esan beharrik. Txarra baldin badago, berriz, esanbeharra dago: berriro txarra ez ipintzeko.
Zer esango zenuten gaztetan eramanduzuen bizitza eraman behar zenutela esan izan balizuete?
J: Garai hartan ez zegoen egitasmorik.
R: Agindutakoa betetzea zen eginbeharbakarra. Etxean bagenuen denongatik pentsatzen zuena. Hori ikusita,gure erronka, gure helburua, pertsona sustatzea izan da: guketa gure ingurukoek dugun onena ematea lortzea. Bestalde, gureumeei ahalik eta samurtasun handiena ematen saiatu gara.
Ez al zaizue iruditzen moderna samarrakizan zaretela?
R: Elizaren aginduak goitik behera betegenituen, e!
J: Egia da gauzak aldatzen saiatugarela.
R: Errainari eguraldi txarra egitenduenean trena hartzeko esaten diot eta haserretu egiten zait: niausarta izanda, ez dela posible hori esatea. Nire adineko oso emakumegutxik atera zuten gidatzeko baimena, baina adinean aurrera eginahala beldurtu egiten gara.
J: Nik erretiratzeko eta gazteei nahidutena egiten uzteko esaten diot.