Euretako asko bizitzan behin Tourmaletgailurra zapaltzearekin konformatzen dira, baina beste batzuek ezdute atsedenik hartzen erraldoi guztiak ezagutu arte. Asier Ruiz deEgino zumarragarra azken hauetakoa da.
Mendate handi bat lehen aldiz igozuenean zeruan bezain ondo sentitu zen eta errepikatzea erabaki zuen.Iazko udan Alpeetara joan zen eta Frantziako eta Italiako mendategarrantzitsuenak ezagutu zituen. Ez zekien paradisuan Deabruaaurkituko zuela, ordea: Claudio Chiapucci. Bere ametsik ederrenatxiki gelditu zen: Stelvio igo zuen, munduko mendate mitikoenetakoa,eta bere gainean historiako igotzaile onenetako batekin topo eginzuen.
Zumarragako txirrindulari gaztearibetidanik gustatzen zaio bizikletan ibiltzea eta 20 urte besterik ezzituen Donejakue bidea egin zuenean. Hurrengo urtean, 2003an,lehenengoz Tourmalet mendatea igo zuen. 2004an, berriz, Goierri kirolelkarteko zikloturistekin ibiltzeari ekin zion. Azken bi urteotanberak prestatu ditu klubeko irteera egutegiak. Horretaz gain, Tour,Giro eta Vueltako etapa asko ikusi ditu zuzenean eta 2006an Holandarajoan zen Amstel Gold Race klasikoa ezagutzeko.
Iaz aurrerapauso bat ematea etaAlpeetako eta Dolomitetako mendaterik ezagunenak igotzea erabakizuen. Horretarako oso ondo prestatu zuen bere burua. Goierriko berelagunek ederki asko dakite hori, berarekin lehiatzen saiatu direnakmajo sufritu baitute! Ekainaren 21ean bere sasoia nahi bezain ona zenjakiteko Treparriscos martxan bere burua estutu zuen eta emaitzabikaina lortu zuen: 90 kilometroak 36,8 kilometro orduko abiadanosatu zituen eta 10. tokian heldu zen helmugara.
Adorez gainezka, uztailaren 1eanAlpeetara abiatu zen. Lagunak Santa Isabel jaiak ospatzen utzi zitueneta, zortzi orduz gidatu ondoren, Mont Ventoux azpian zen. Ondorenbeste mendate asko igo zituen bizikletan: Croix de Fer, Glandon,Telegraphe, Galibier, Alpe d’Huez, Sarenne, Les Deux Alpes,Madeleine, Stelvio, Mortirolo, Gavia, Fedaia, Pordoi, Tre Cime diLavaredo, Sella, Campolongo, Falzarego… Zerrenda amaigabea da.Uztailaren bukaera aldean bizikleta gorde zuen eta hiriak ezagutzeariekin zion. Venezian, Liublianan, Salzburgon eta Munichen izan zen,besteak beste.
Hamaika pasadizo bizi izan zituen,baina esanguratsuena Claudio Chiapucci ezagutu zuela da. MigelIndurain handia estutu zuen txirrindulari italiarra amerikarbatzuekin zegoen Ruiz de Eginok ikusi zuenean. “Oso jatorra da.Amerikarrekin zegoen arren, 20 bat minutu eman zituen nirekinsolasean. Donostiatik gertu bizi naizela esan nioenean, DonostiakoKlasikoa, 1992ko Tourra, Pello Ruiz Cabestany eta Migel Indurainaipatu zizkidan. Baita txakolina ere!”.
Deabruak Cabestanyrekin sarritan hitzegiten duela eta Indurain “lodi” ikusten duela esan zion.Nafarraren erruz sekula Tourra edo Giroa irabazi ez izana oraindik ezduela gainditu dirudi… Txantxak alde batera utzita, italiarrak betibezain jator eta adeitsu jokatu zuen: Asier Ruiz de Eginorenkarbonozko bizikleta berriari bere oniritzia eman zion etafreskagarri bat eta gaileta batzuk hartzera gonbidatu zuen.
Zumarragako txirrindulariakwww.alpesydolomitasenbici2008.blogspot.com blogean bildu ditupasadizo hau eta beste asko. Bisitariek bidaian zehar ateratakoargazki asko ere aurkituko dituzte bertan.
Aurki eduki berriak izango ditu, aurtenere hainbat egitasmo baititu buruan. “Aste Santuan Paris-Roubaixlasterketa ikustera joango naiz. Ahal badut bizikleta eramango dut,Iparraldeko klasikoetako errepideetan ibiltzeko: Flandesko Tourra,Paris-Roubaix, Liege-Bastogne-Liege, Fleche Wallone… Alpeetako etaDolomitetako mendateak politak dira, baina Kapelmuur, Arenberg, Huyeta Redoute bezalako parajeak ere bai”, aipatu du.
Maiatzerako erronka latza du buruan:“Donejakue bidea bi egunetan egin nahi dut, Orreagatik aterata.Gogorra izango da, egunean 360 kilometro inguru bete behar baitira.Neguan fundamentuz entrenatzeko aukera badut bakarrik saiatuko naiz”,esan du.
Ekainean, berriz, Sabiñanigorajoango da Quebrantahuesos martxa sonatuaren anaia txikia,Treparriscos, osatzera. “Iaz 10. sailkatu nintzen eta aurten postuhori hobetu nahi nuke. Irabaztea gustatuko litzaidake, baina zailaizango da”. Uztailari dagokionez, Alpeetara joango da: Morzine etaChamonix-Mont Blanc aldera. Horretaz gain, urtero bezala, Goierrielkarteko zikloturisten irteeretan parte hartuko du eta Pirinioetaraahal bezainbeste joango da. Asier Ruiz de Egino: bizikleta gainetikdenak dirudi paradisua.