
Ikerlora enpresa lorategi hau berritzenari da Udalaren aginduz. Asmoa jendearentzat erakargarriagoa egiteaeta zuhaitz handi honi merezi duen garrantzia ematea da. Horretarakobere historia eta ezaugarriak azalduko dituen plaka jarriko da.
Zumarragako zuhaitz erraldoia JoseAntonio Alberdik landatu zuela uste da. Bera eta bere anaia InazioMaria Alberdi Amerikara joan ziren XIX. mendearen erdialdean etaaberastuta itzuli ziren herrira. Egungo Euskadi plazako lurrak erosizituzten eta ondoren Udalari saldu zizkioten honek bertan udaletxeaeta plaza egin zitzan. Eurek, berriz, etxe bana eraiki zutenudaletxearen bi albotan. Jose Antoniok egun batzokia har-tzen duenajaso zuen eta bere anaiak Itarte izenarekin ezagutzen dena.
Aipatutako hiru eraikinen atzean dagoenparkea, Alberdi anaien ondorengo baten izena daramana, Jose Antoniokegin zuen eta bere etxeari dagokio. EAJk Udalari utzi zion eraikuntzaerosi zuenean, baina jeltzaleek uztea oraindik ez dela sinatu diote.
Lorategi horretako erregea erreportaiahonetako protagonista den sekuoia da. Udalarentzat lore-zaintza lanakegiten dituen Ikerlora enpresako Ainara Osinaldek “Zumarraganapaingarria den zuhaitz bat bada, hori sekuoia da”, dio.“Zoragarria da eta oso egoera onean dago”, gehitu du.
Dena den, azkenaldian arazo bat izan dueta horrek bultzatu du lorategiaren berritzea. “Ondoko zuhaitz batgaixo zegoen eta sekuoiaren alde bat kaltetu zuen. Gaitza zuena kenduegin dugu eta sekuoia errekuperatu egingo dela uste dugu”.
Bestelakoan, ez die lan handirikematen. “Ez diogu zainketa berezirik eskaintzen. Barrualdeko adarlehorrak kentzen dizkiogu, besterik ez. Zuhaitzak ez dira asko ukitubehar, bestela desorekak sortzen baitira. Gainera, hau oso berezia daeta errespetua ematen du. Zer edo zer larria gertatuko balitzaiobakarrik erabakiko genuke esku hartzea. Kimatzea, adibidez, zuhaitzabehar ez den tokian landatu delako egiten da”, azaldu du.
Jose Antonio Alberdik sekuoia tokiegokian jarri zuela dio Ainara Osinalde lorazainak, nahiz eta errekaeta udaletxea oso gertu dituen. “Halako munstro bat eraikin batenondoan jarriz gero, arazoak sor ditzake. Zumarragakoak, ordea, ez dioinori kalterik egiten”, aipatu du.
Osinaldek ez du espezie honetako bestezuhaitzik ezagutzen inguru honetan. “EEBBetakoak dira eta kanpoanaberastutako jendeak ekarri ditu. Hori dela eta, gehienakjauregietako lorategietan egongo direla uste dut”. Zumarragakoalorategi publiko batean dago eta Arrasateko Monterron parkean bestebat aurki daiteke. Eusko Jaurlaritzak zuhaitz berezien zerrendansartu zuen eta, honenbestez, babes berezia du.
Ez da harritzekoa, konifero erraldoihauek edonor aho zabalik uzteko modukoak baitira: munduko zuhaitzikhandienak dira eta gainontzekoek baino bizi-iraupen handiagoa dute.Gehienak Kalifornian daude eta zaharrenek 4.000 urte baino gehiagodituzte. Altuerari dagokionez, asko 100 metrotik gorakoak dira.
Zumarragakoak ez du neurri eta adinhori hartuko, bere ondoan ez baititu haizetik eta izotzetik babestukoduten zuhaitzik. Dena den, zumarragarrek eta urretxuarrek luzaroangozatu ahal izango dute erraldoiaz. Izan ere, Udalak bere inguruatxukuntzea erabaki du. “Parkea herri erdian dago eta jende askopasatzen da ondotik, baina jende gutxik erabiltzen du. Hori dela eta,lorategia bera eta Legazpi kaletik zubira doan tartea berritzeaerabaki dugu”, azaldu du Mikel Serrano alkateak. Lehenengoandagoeneko lanean ari dira eta bigarrengoa lana udaberrian egingo da.
Ainara Osinaldek euren helburua ClaraLarrañaga parkea “atseginagoa” egitea dela dio. “Bereezaugarriak baztertu gabe, ukitu modernoa emango diogu. Txoko horibaztertuta egon da eta loreak landatuko ditugu kolorea eta bizitasunaemateko. Haginak eta erramuak ere jarriko ditugu”, azaldu du.
Duela hilabete batzuk hasi zituztenlanak eta dagoeneko amaituta behar zuten, baina euriak eta elurrakatzerapena ekarri du. “Lurra lehortu arte itxaron beharra dugu.Egun batzuetan jarraian euririk ez egitea behar dugu, baina ez dagomodurik…”, azaldu du Osinaldek.
Lorategiko erregea lagun berrian zaindago, baina ez da urduri jarriko: nahi horrenbeste denbora du etabadaki inork ez diola itzal egingo.