
Txapeldunen harrobi bilakatu da Zumarragako Jiu Jitsu taldea. Bertan entrenatzen baitute Raul "Txiki" Martin eta Luis Angel Lopez legazpiarrek. Biak lortu dute dominaren bat dagokien mailan, -62kg eta -69kg hurrenez hurren. Jonatan Terron ere bertan entrenatzen da.
Ez da kasualitate hutsa ordea. Urteetan egindako esfortzuaren fruituak ikusten ari gara azken urte hauetan. Esfortzu hori guztia bideratu duen pertsonak ordea izen bat dauka. Jose Manuel Paternain. Berak eraman du taldea gorenera. "Pater"-ri eskerrak eman nahi dizkio Maitanek, "bera gabe ez nintzateke sekula nagoen tokira iritsiko". Bere taldekideek ere esker ona besterik ez dute "Pater"-ri eskaintzeko. "Bera da talde honi indarra ematen dion pertsona, aita bat bezalakoa da guretzat" dio Txikik. Zerbait egingo zuen ikasleek horrenbeste laudorio eskaintzeko. Hori seguru.