
Urretxuko eta Zumarragako BiTarteanmerkatari elkarteak lehenengo urtez Aukera Azoka antolatu du. Azokalarunbatean eta igandean gauzatuko da Urretxuko Ederrenapilotalekuan.
Hogei dira azokan parte hartuko dutendendak. Horietatik hamasei Zumarraga eta Urretxukoak dira, batLegazpitik etorriko da, bi Hondarribitik eta azkena Zarauztik. Bereproduktuekin azokan izango dira ondoko dendak:
- Muebles Arzuaga
- Marisol drogeria
- Mila Lagun etxetresnak
- Baby, Haurtzaro eta Kux-Kux haurrentzako arropa dendak
- Kahunas kirol arropa denda
- Aitxu eta Paideia papertegiak
- Sugela, Arropa2, Colors, Maixa, MIA, Orain, Trikitrauki eta Vulcano moda dendak
- Txiki oinetakoak
- Instituto Optico eta Urretxu Optika.
Ordutegia:
- Larunbatean: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00
- Igandean: 11:00-14:30 eta 17:00-20:00
Pilotalekuaren barruan denda bakoitzekokarpa bana jarriko dute, denda bakoitzaren kokapena zozketa bidezerabaki eta gero.
Kontsumitzaileentzat zenbait dendetakoproduktuak ohi baino merkeago erosteko aukera paregabea eskaintzen duazokak, eta merkatarientzat, dendan dagoeneko irteerarik izango ezduten produktuak saltzeko aukera ere bada.