
Badauka zerbait ezberdina Zarauzkotaldeak, eta euren abestiren bat entzunez gero, ez harritu Berlingoedo Londresko zulorik cool-enean zaudela sentitzen baduzu. Halakosentipen basati, bero eta modernoa sorrarazten baitute. Eta ez daingelesez kantatzen dutelako. Dotoretasun kutsua badute, gainera,jarrera post-punk samarra-edo izanagatik. Laster, udaberrian, diskoberria aterako dute Mushroom Pillow disketxearekin, baina lehenagoAyrton Senna izeneko EP bat plazaratuko dute. 10 bat urte daramatzateelkarrekin, eta perla gogoangarriak utzi dituzte bidean: Delorean(2004) diskoa, hurrengo urteko Metropolitan death -horrekin emanzuten beharrezko jauzia-, eta “Into the plateau”maisu-lana.
Igor Susaeta