
Urola Garaia bailarako Gurutze Gorriak bi ikastaro jarriko ditu martxan. Uretako sorospenaren inguruan ikastaroa hasiko dute hilaren 18an. Hirurogei ordukoa izango da, eta eskolak larunbatetan eta igandeetan izango dira. Maiatzean zehar lehen laguntzen berrogei orduko ikastaroa egingo dute, astelehenetatik ostiraletara bitartean. Tokiak mugatuak dira eta informazio gehiago bildu daiteke ondoko telefonora deituta: 943 72 53 64.