Peio Galvez zumarragarra eta Karmele Aierbe ataundarra aske utziko dituzte datozen orduetan edo egunetan. Galvez EHAK alderdiaren komunikazio burua izandakoa, 2008ko otsailaren 11n atxilotu zuten Urretxun. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten, “talde terroristako kide edo laguntzaile” izatea leporatuta. Galvez Aranjuezeko espetxean egon da eta 10.000 euroko fidantza ordaindu beharko du kartzelarik ateratzeko.
Aurreko astean deklaratzera deituta zeuden akusatuak. Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren apirilaren 13tik 16ra bitartean. “Minutu bateko” deklarazio hartzea izan zela adierazi dute auzipetuek, autoa irakurri ote zuten galdetzeko.