
Peio Galvez zumarragarra bart gauean iritsi da herrira. Atzo utzi zuen Aranjuezeko espetxea, 10.000 euroko fidantza ordainduta. Behin Zumarragara iritsitakoan, senitartekoek eta lagunek harrera beroa eskaini zioten. Dantzariek eta hainbat herritarrek harrera egin zioten eta aske gelditu izana txanpainarekin ospatu zuten.