
Laurent Cantent zuzendari frantsesaren’La Clase’ filma ikusiko dute gaur Urretxu eta Zumarragakoikastetxeetako ikasleek eta euren gurasoek. ‘Zineskola’ prebentzioprogramaren barruan dago kokatuta emanaldia, eta DBHko etaBatxilergoko ikasleen gurasoei zuzenduta dago.
Zineskola programaren barruko saioenbidez seme-alabek goizean (12:00etan Zelai Ariztin) ikastetxearenbidez ikusi duten pelikula ikusteko aukera ematen zaie gurasoeiarratsaldean (18:30ean Zelai Ariztin). Emanaldia hasi aurretikprogramako teknikari batek aurkezpena egingo du, eta pelikula bukatuondoren mahai-ingurua egingo dute seme-alabekin hitz egiteko bideakeman eta eztabaidatzeko.