Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bharat Martin: “Poztasuna geure barnean dugu” (146. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/04/27
Otamotz

Eskolak Bharat Martin zumarragarrakemango ditu. 20 urte daramatza terapia hau bultzatzen eta bestebatzuekin sortu zuen eskola aitzindaria izan zen estatu mailan.

Nor da Bharat Martin?

Extremaduran jaio nintzen, bainalauzpabost urte nituenean hona etorri nintzen. Hala, ia bizitza osoaUrretxu eta Zumarragan eman dut. 16 urterekin merkatari lanean hasinintzen. Saltzaile ibiltariak ginen eta denda ere izan genuen.

Nondik dator zure izena?

Nire nortasun agirian Esteban jartzendu, baina egungo nire izena Bharat da. Meditazio maisu batek jarrizidan. Ekialdeko izena da eta argi-gerlaria esan nahi du.

Nolatan hasi zinen terapien munduan?

Duela 23 urte depresio handi bat izannuen eta horrek nire bizitza goitik behera aldatu zuen. Lanak gainhartu ninduen eta bizimoduz aldatzea erabaki nuen. Hasieranelikaduraz arduratu nintzen eta ondoren erlaxazioa eta yoga ezagutunituen. Horrenbeste irrika dugun poztasuna gure barruan dugula ohartunintzen. Barne poztasuna deritzana. Gizakiak kanpoan bilatzen dudena, baina bere barnean du behar duen guztia.

Nola ezagutu zenuen barre-terapia?

Ezberdinak ginela konturatu ginen:gertakari guztien alde ona bilatzen genuela. Barrearen bitartezzenbait gauza gertatzen zirela ohartu ginen eta yoga eta meditazioeskoletan barrea sortzen zuten ariketak lantzen hasi nintzen.Tolosako eskolako irakasle batzuk izan ginen estatuan barre-terapialandu genuen lehenak, Bartzelonako batzuekin batera. Emaztea etasemea ere honetan ari dira. Kontua ez da barre egitera mugatzen,bizitzan beste jarrera bat hartzea baizik. Esperientzia guztien aldealaia eta ona ikustea da kontua. Horrek ez du esan nahi negarrikegiten ez dugunik.

Zein da terapia honen jatorria?

Euskadin aitzindariak izan ginen, bainabarre-terapiak milaka urte ditu. Indian eta Txinan barrearieskainitako tenpluak daude. 1960ko hamarkadan amerikar batekbarrearekin mina arintzen zitzaiola ikusi zuen eta kontu hau bultzatuzuen.

Zer lan egiten duzue?

Azkenaldian Andaluziako ikastetxeetaneta Unibertsitate batzuetan lan egiten ari gara. Enpresei, elkarteeieta udalei ere tailerrak eskaintzen dizkiegu. Gainera, jendeaezagupen hau zabaltzeko trebatzen dugu. Gure eskolatik maisu handiakirten dira. Tolosan 19 lagun gara eta gure artean denetik dago:psikologoak, medikuak, irakasleak… Estatu osoan lan egiten dugu etaAraban, Sevillan eta Salamancan eskolak ireki ditugu.

Zer egiten duzue jendeak barneko pozaaurkitu dezan?

Jolasekin, ipuinekin, musikarekin…ariketak egiten ditugu. Jendeak barre egitea eta ondo pasatzealortzen dugu, baina ez hori bakarrik: tentsioa askatzen da, mugakhausten dira… Azkenean barrea bere kasa irteten da eta gizakiaprimeran sentitzen da. Barneko poztasunean murgiltzen da. Orduan,errazagoa zaigu gure bizitza ohitura aldaketekin hobetu daitekeelatransmititzea. Hala, ikasleei etxean arnaste eta barre ariketakegitea proposatzen diegu.

Nola erantzuten du jendeak metodo hauenaurrean?

Duela 15 urte atera genuen liburuxkabatean barrearen terapia eta norbere burua ezagutzeaz hitz egitengenuen. Azken honek zalantza sortzen du. Batzuek sekta bat gareladiote. Guztiz kontrakoa gara: gure helburua norbera izatea da.Mesfidantza ezagutza ezaren ondorioa da. Batzuk beldurrez hurbiltzendira gugana eta erabat murgilduta bukatzen dute. Beste batzuk osoblokeatuta etortzen dira eta desblokeatzen direnean zorabiatu egitendira. Urte askotan erreprimitu duten barre naturala ateratzenzaienean gertatzen zaie hori. Lehen sorospen emozionalen ingurukoezagutza dugu, batzuk, urte asko barre egin gabe eman ondoren,negarrez hasten baitira. Duela gutxi halako egoera bat bizi izangenuen psikologo batekin.

Estatu guztian lan egiten duzue. Zerdiozu topikoez?

Andaluziar guztiak oso alaiak direlauste dugu eta ez da hala. Han hemen baino komunikazio eskasagoa dute.Itxiagoak dira eta gehiago kostatzen zaigu eurengana hurbiltzea.

Zure lanarekin lotutako anekdota askoizango dituzu…

Batzuek, sesioen ondoren, aspaldi ikusigabeko senitartekoari deitzea erabakitzen dute. Beste batzuk osopozik etortzen dira, baina maskara kentzen dutenean barruan tristurahandia dutela ikusten da. Behin, barku batean gindoazen 300 lagunakbarrezka eta elkarri besarkatzen bukatu genuen.

Nola ikusten duzu gizartea?

Mundu hobea egin daitekeela uste dut,baina norbera bere barrenetik hasi behar da. Besteak aldatu nahiditugu, baina norberak bere burua aldatu behar du. 300 lagun ingurukeuren bizitza goitik behera aldatu dute gure eskolari esker. Denaezkortasunetik ikustetik, zoriontsu izatera pasatu dira. Guk geurebizitza nolakoa den azaldu eta besteena hobetzeko teknikak irakastenditugu. Probatzen duenak, funtzionatzen duela ikusten du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
2

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
4

Zea Mays eta Gozategi taldeek joko dute Urretxuko jaietan

2025/07/04
Urretxu
5

Urretxu-Azkoitia errepidean autoak txandaka pasako dira astelehenetik aurrera

2025/07/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT