Izan ere, Madrildik iritsitako berribatek hilabete honetako gure piezak kutsu positibo bat izateaahalbidetu baitigu. Goizean goiz jaikitzen dena, Jainkoak laguntzenomen du, baina gure kasuan, ohean goxo-goxo egoteak ere ekarri digugurea, horrenbeste miseriaren artean, itxaropenerako leihotxo batzabaldu baitigu.
Gauza da editorearen presioajasangaitza bihurtzen ari zenean, Eitzako festetan Peiorekin potepare bat hartzeko moduan izango garela jakin dugula, bide batez, gureenbajada bideratzeko aitzakia topatuz. Sekula ez omen da berandu, etagure kasuan halaxe izan da, baina zoritxarrez ez da beti halagertatzen. Izan ere, nork eta nola ordainduko dizkio Peiori, besteaskori bezala, kendu dioten bizitzaren urte eta erdia? Nork eta nolakonpentsatuko dizkie senide eta lagunei errepidean emandako ordu etakilometroak? Hala izateaz pozten garen arren, nola da posible iazko otsailean gaiztoetan gaiztoenak zirenak, orain 10.000 eurokobermea ordainduta bat-batean zintzotu izana? Nora doaz urteetan etaurteetan fidantzetan euskaldunok ordaindutako sos horiek guztiak?Zergatik dio horrenbeste beldur jendeak Patxigoiti Lehendakariaizateari, azken hogeita hamar urteetan Azkuna, Imaz eta Urkullurenpartidua agintean egon eta gero? Zergatik flotatzen diate barkuekOlegario?
Ez dakigu galdera hauen erantzunajakiteko garaiz gabiltzan, baina irakurleren batek izango balitu,maiatzaren 10a da hurrengo entrega eguna. Polemika bilatzen dugunarren, gure gotzainak ez gaitu eta berehalakoan Jimenez Losantosbezala programarik gabe uzten.
Ongi etorri Peio!!!
Jon Ormazabal