
Arantxa Azaldegi
|
Parkea oso ongi dagoela uste dut, baina eguzkiak gogor jotzen duenean estalki bat beharko genuke! Izan ere, udan egon zaitez hemen 30 gradurekin. Kultur etxea ere hementxe daukagu eta liburutegira joateko ohitura dut. Nik ez dut parkinga erabiltzen, baina alabak bai. Merkea dela dio.
|
Oihane Perez
|
Ia egunero etortzen naiz parkera eta umeekin egoteko toki aproposa dela uste dut. Gainera, toki oso egokian dago eta haurrek lasai jolas dezakete. Kokapena nabarmenduko nuke, hain zuzen ere. Liburutegia ere hortxe dago eta umeekin joaten naiz.
|
Mavi Fernandez
|
Kultur etxean lan egiten dut eta parkeak oso itxura ona duela iruditzen zait. Tarteka, denbora dudanean, umearekin etortzen naiz. Oso ondo dago, baina agian komunak jarri beharko lituzkete. Bestalde, errepide ondoko espaloian hesia jarriko nuke haurren segurtasuna bermatzeko.
|
Jose Luis Ruiz
|
Agian nostalgiko samarra izango naiz, baina garai bateko parkea faltan botatzen dut. Bere garaian idatzi bat aurkeztu nuen, zuhaitzak bota gabe parkea berritu zitekeela esanez. Parkingari buruz, zer esan… Ez du herrian dagoen arazoa konpontzen: autoen erabilera murriztu behar da. Kultur etxea, berriz, primeran dagoela uste dut.
|