
Lehen Hezkuntzako 6.C gelako ikasleek Abelino Barriola deklamazio saria irabazi dute: lau eguneko egonaldia aterpetxe batean. Irakasleak ere Andaluzia eta Portugalerako hamar eguneko bidaia egiteko aukera izango du.
Bestalde, UNESCO-k urtero antolatzen duen Nazioarteko Ondare eta Monumentuen Argazki Lehiaketan, 3.DBHko Naroa Peñagarikanok lehenengo saria lortu du eta Miriam Monasteriok bigarrena. Abendu aldera joango dira Estrasburgora saria jasotzera, bertan lau egun igaroko dituztelarik. Ikastetxeko irakasle batek ere bidaiatuko du beraiekin.
Eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen URRUZUNO Literatur Lehiaketa entzutetsuan, 4.DBHko Amaia Iturriotzek lau sari eskuratu ditu, prosa arloan bi eta beste biak poesian. Irailean hamar eguneko bidaia egingo du Andaluzian eta Portugalen barrena.
ZORIONAK DENEI.
Argazkia: ikastolako hainbat ikasle artxiboko argazkiak.