
Zumarraga eta Urretxuko kintoek irteeraprestatu dituzte ekainerako. Alde batetik, 1946. urtean jaiotakoenirteera aipatu behar da, ekainaren 13an egingo dutena. Urbasarajoango dira, Urederra erreka jaiotzen den lekura. Han hamaiketakoaegin, eta gero Eulaten (Nafarroa) poteoa eta bazkaria egingo dituzte.Iluntzean itzuliko dira Urretxu-Zumarragara, eta gauean Etxe Azpielkartean afaria egingo dute. Izena emateko epea ekainaren 7a arteegongo da irekita. Izena emateko telefonoz hots egin behar da:943720203, 943725047 edo 943036049.
1944an jaiotakoak Errioxara
1944an jaiotako kintoek aldiz, Errioxaaukeratu dute euren txangoa egiteko helmuga. San Millan de la Cogollabisitatuko dute bertan. Izen emateak telefono zenbaki hauetan egindaitezke:
Tapicerías Arrieta, 943 72 0967; Hilario Izarra, 943 73 17 97; Rosarito Mendizábal, 943 7255 30 eta Loli mertzerian, 943 72 47 67. Izena emateko azken egunaasteazkena, hilak 20 izango da.