
Goizean goiz egina zuten hitzorduagaurko langileek, batez ere, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Goizekolehenengo ordurako, 9:00ak ingururako manifestazioa zegoen deituta,baina jende gutxi bildu dela eta, ‘pikete’ lanak egin dituzte bertanbildutakoek. Herrian goizean goiz irekita zeuden zenbait denda etatabernetara joan dira, eta horietako zenbait ixtea lortu dute.Orain, arratsaldean Zumarragan eta Urretxun taberna eta dendagehienak itxita daude.
Enpresei begiratuta, enpresa txikigehienek babestu dute greba deialdia. Arcelor enpresak, berriz, ezditu ateak itxi; nahiz eta bertako ELA eta LAB sindikatuetakolangileek greba egin duten.
Irakaskuntza mailan gutxieneko zerbitzuak eman dituzte orkorrean. Urretxuko Udalak bat egin du greba deialdiarekin, Zumarragakoak, aldiz, ez.
Goizean Donostiara
Herrian goizean egindako protestaekitaldien ondotik, Donostiara joan dira langileak, bertanbaitzeukaten deituta sindikatuek probintzia mailako manifestazioerraldoia. Arratsaldean izango dira eskualdeka manifestazioak herrimailan. Zumarragan eta Urretxun 18:30ean ekingo diote manifestazioariELAk eta LAB deituta, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta.