
Ostiralean ‘altxorraren bila’ arituziren Gaztelekuko kideak (argazkietan eta bideoan). Larunbateanberriz, eguna goizetik hasi zuten gazteek, Gaztetxeko I. pilotatxapelketako finalarekin. Hogei bikote hasi ziren txapelketan, etafinalean Joxepok eta Sasik osatutako bikoteak Axik eta Xotakosatutakoaren aurka jokatu zuen. 22-15 irabazi zuten bigarrenek,partidua galtzen hasi ostean. Ondoren, urteurreneko bazkaria eginzuten gaztetxe ondoan jarritako karpan. Guztira 150 bat lagun bilduziren bazkaritan eta gauen aldiz, kontzertuak ere egon ziren.
Atzoko eguna txikienei eskaini zieten,haurrek maskarak margotu zituzten eta, ondoren, ‘El tenderete’taldeak ‘Hamaika gatazka’ txotxongilo antzezlana eskaini zuen.Asteburu honetakoak atzo amaitu ziren, baina urteurreneko ospakizunekhilabete osoan jarraituko dute.
Altxorraren bila: