
Hilaren 13an, larunbata, Pazuengosherritik abiatuko dira, bertan Txilizarrias (1.825 metro), Cuña(2.800 metro), Cabeza Parda (2.106 metro) eta San Lorenzo (2.271metro) gainak egingo dituzte. Eguna Valdezkaraiko eski estazioanamaituko dute. San Lorenzo Errioxako mendirik altuena da.
Luzeanibilbide laburra den arren, 2.000 metrotik gorako mendiek ikuspegiederrak eskaintzen dituztela adierazi dute Ostadarretik. Cameroseskualdean kokatutako Lumbreras herriko aterpetxean egingo dute lolarunbat gauean.
Hilaren 14an, igandean, Logroñohegoaldean dagoen Viguera herrira joango dira lehenbizi, eta hangoharrobitik gora Peña Saida (1.378 metro), Serrezuela (1.334metro), Somero (1.313 metro), Peña Aldera (1.248 metro) etaRodalillo (1.157 metro) mendietara igoko dira.
Taldean tokiabadago oraindik, eta izena ere eman daiteke: ostegunean etaostiraletan 20:00etatik 21:00etara, Ostadar elkartearen Zelai Ariztikultur etxeko bulegoan. Izena telefonoz (943 72 33 85) eta postaelektronikoz (ostadar@ostadar.org) eman daiteke. 55 euro ordaindubehar da.
Argazkia: Valezkarai elurtuta