
‘Urola Garaia merkataritza euskaraz’egitasmoaren barruan dendetako idatziak euskaraz jarri ahal izatekoikastaro berezituetan parte hartzen ari dira eskualdeko hamardendari. Aurreko astean eta honetan garatuko dute kurtsoa.
Legazpi, Zumarraga eta Urretxukodendetako euskara paisaiak azken urteotan hobera egin badu ere, hiruherrietako Euskara zerbitzuek eta Mankomunitateak elkarlaneanjarraitzen dute dendariei baliabideak eta autonomia garatzeko tresnakeskaini nahian.
Formatu laburreko ordu beteko bi saiopertsonalizatu jasotzen dituzte dendariak, bakoitza bere mailatikabiatuz, azkenean denek lortu dezaten gutxieneko helburua: beraienkartelak, faktura eredu pertsonalizatuak edo beharrezko dituztenidatziak euskaraz ere egiteko gai izatea.
Pasa den astean dendako idatziakberaien kabuz egin ahal izateko hizkuntza irizpideak eta oinarrizkotresnak ezagutu dituzte dendariek eta aste honetanUrretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo Elkartean Interneteko euskarazkobaliabideak saioak emango dira.