
Urola Goiena triatloi taldeko kide Aitor Alberdik Euskal Herri mailako denboraldiko lehenengo garaikurra jaso du. Saria emateko hiru triatloitan lortutako emaitzak hartzen dituzte kontuan, eta Alberdik egin du markarik onena.
Garaikurra jasotzeko Senpereko (Lapurdi) triatloi olinpikoa, Donostiako Onditz triatloia eta asteburuan Donostian jokatutako Sprint Triatloia hartu dituzte aintzat. Hiru proba horietan Alberdik egin du denborarik onena, eta berak jantzi zuen igandean denboraldiko lehenengo txapela.
Alberdik Senperen zazpigarren egin zuen, Donostiako Onditz triatloian bederatzigarren postua lortu zuen eta asteburuan Donostiako Sprint proban bigarren gelditu zen. Denbora onena ondu du gainontzeko kirolari guztien artean.