
‘Zumarraga, Antioren bihotz’ izenburupean aurkeztu zen lanak eraman zuen Antioko intepretaziozentrorako ideia lehiaketako lehen saria. Ventura+Llimona, Tallerd´arquitectura i disseny S.L.P. etxe katalanak aurkeztu zuenaipatutako lana.
Arkitekto katalanek aurkeztutako lanak1.170 metro koadroko azalera du. Eraikinaren zati bat lur azpianegingo litzateke eta beste bat lurrazalean. 350 metro koadroko arkupebat du hasieran, sarreran harrera gune bat, erakusketairaunkorretarako hiru gela, hitzaldietarako gela bat , behin behinekoerakusketetarako beste gela bat eta taberna-jatetxe bat. Kanpoaldeasabaileiho eta metalezko hodi bertikalez apainduta egongo litzateke.
Beste gai batzuk
Ez da dena den hau, biharko saioaneztabaidatuko den gai bakarra. 2008 ikasturteko Zumarraga Lantzenekokontuak, 2009 urterako Zintzo Mintzo Euskara Elkartearekin egingo denhitzarmena, geltoki intermodalaren lanen kudeaketa Zumarraga Lantzeniesleitzea eta Eitzaga Berri proiekturako hasierako onarpena bezalako gaiak ereizango baitira asteazkeneko gai zerrendan.