
Amaiak, handien mailan kantatuko du(15-18 urte bitarteko gazteen mailan) eta Mikelek, berriz, txikienmailan (14 urte artekoen mailan). Biek, pasa den maiatzaren 29anDonostian jokatu zen Gipuzkoako txapelketako finalean lortu zutenEuskal Herrikoan kantatzeko txartela.
Bertso eskolako koadrila pozik egotekomoduan dago. Euskal Herriko txapelketan herrialde bakoitzeko bibertsolarik kantatuko dute maila bakoitzean (lau bertsolari guztiraherrialdeko) eta horietatik bi gure herriko bertso eskolakoak dira,Iturriotz anai-arrebak, hain juxtu. Amaiak, Gipuzkoako txapela lortuzuen Donostian eta horri esker sailkatu zen Euskal Herrikorako,bigarren geratu zen Lasarteko Ane Labarekin batera, eta Mikel,txikien mailan txapelik lortu ez arren, bereziki nabarmendu zenfinalean eta epaileek bera aukeratu zuten, Asteasuko HaritzMujikarekin batera, Euskal Herrikoan kantatzeko.
Mikelek lehen aldiz kantatuko du EuskalHerrikoan; Amaiak, berriz, laugarrengoz (txikien mailan 3 aldizkantatu zuen eta azkenekoan txapela jantzi, orain bi urte). Biakilusio handiz daude, larunbata noiz iritsiko zain. Azken asteotanentrenamendu saio gogorrak egin dituzte bertso eskolan eta sasoikoiritsiko dira Altsasuko finalera, helburu zehatzik gabe, baina saioona osatu eta egindako lanarekin pozik etxeratzeko gogoz.
Azken urteotan emaitza onak lortudituzte bertso eskolako gaztetxoek Euskal Herriko txapelketan. Iaz,Maialen Akizu izan zen txapeldun txikien mailan, eta orain bi urte,Amaia bera. Aurten, berriz, txikien mailan ez ezik handien mailan ereordezkaritza izango du bertso eskolak eta hori poztekoa da.
Txikien mailako finala goizean jokatukoda, 11etatik aurrera, eta handiena, berriz, bazkalostean. Eginbeharreko lanek ere ez dute zerikusirik Gipuzkoako txapelketan eginzituztenekin. Txikiek, gai orokor baten inguruan agurreko bertsoakantatu ostean, 4 oinak emanda bertsoa osatu beharko dute eta binakaofiziotan aritu, 8ko txikian. Segidan, epaimahaiak galbahea egingo dueta sei bertsolari igaroko dira bigarren fasera. Fase erabakigarrihonetan, 8ko nagusian binaka aritu beharko dira ofiziotan eta hitzaemanda bertso bat osatu. Handien mailari dagokienez, agurra kantatuostean 8ko txikian eta nagusian aritu beharko dira ofiziotanbertsolariak, eta galbahea igarotzen duten sei bertsolariek, puntuarierantzun beharko diote eta gaiari bakarka bi bertso kantatu. Eginbeharreko lanak ez dira, beraz, nolanahikoak. Bertso eskolako lagunenbultzada ere gertu sentituko dute Altsasun larunbatean Amaiak etaMikelek, beraz, ziurtzat jo daiteke saio dotorea osatuko dutela.
Euskal Herriko Eskolarteko BertsolariTxapelketa: saridunak
Edizioa | Urtea | Non | 14 urte artekoak | 14-18 bitartekoak |
1 | 1989 | Donostia | Unai Agirre | Jon Maia |
2 | 1990 | Gernika | Beñat Gaztelurrutia | Jon Maia |
3 | 1991 | Gernika | Ibon Ajuria | Unai Iturriaga |
4 | 1992 | Gasteiz | Nagore Fernandez | Unai Iturriaga |
5 | 1993 | Lesaka | Joseba Gojenola | Igor Elortza |
6 | 1994 | Urruña | Ekaitz Goikoetxea | Xabier Silveira |
7 | 1995 | Gasteiz | Jon Martin | Ainhoa Agirreazaldegi |
8 | 1996 | Arrasate | Amets Arzallus | Leire Bilbao |
9 | 1997 | Mungia | Amets Arzallus | Ekaitz Goikoetxea |
10 | 1998 | Mungia | Ander Lizarralde | Ekaitz Goikoetxea |
11 | 1999 | Mungia | Beñat Gaztelumendi | Fredi Paia |
12 | 2000 | Mungia | Beñat Gaztelumendi | Sustrai Colina |
13 | 2001 | Mungia | 1. Beñat Gaztelumendi | 1. Egoitz Eizagirre |
2. Hodei Iruretagoiena | 2. Oihana Bartra | |||
14 | 2002 | Mungia | 1. Unai Gaztelumendi | 1. Beñat Gaztelumendi |
2. Hodei Iruretagoiena | 2. Miren Artetxe | |||
15 | 2003 | Mungia | 1. Hodei Iruretagoiena | 1. Beñat Gaztelumendi |
2. Maialen Velarde | 2. Xumai Murua | |||
16 | 2004 | Mungia | 1. Maddalen Arzallus | 1. Beñat Gaztelumendi |
2. Jone Uria | 2. Alaia Martin | |||
17 | 2005 | Altsasu | 1. Mattin Luku | 1. Maddalen Arzallus |
2. Mikel Olaizola | 2. Julio Soto | |||
18 | 2006 | Altsasu | 1. Txomin Elosegi | 1. Arrate Illaro |
2. Ane Labaka | 2. Miren Amuriza | |||
19 | 2007 | Altsasu | 1. Amaia Iturriotz | 1. Maddalen Arzallus |
2. Imanol Irazustabarrena | 2. Kristiñe Txoperena | |||
20 | 2008 | Altsasu | 1. Maialen Akizu | 1. Miren Amuriza |
2. Maddi Ane Txoperena | 2. Jone Uria |