
Urretxuko Euskal Jaia ari dapoliki-poliki gerturatzen, eta horrekin batera, 50. urtemugaospatzeko ekintzak lotzen dabiltza Udala eta festa batzordea. EuskalJaia irailaren 20an ospatuko da aurten eta egunak berak, izango dituospakizun kutsuko hainbat ekintza. Baina aurten Euskal Jaia datahorren aurretik hasiko dira ospatzen urretxuarrak.
Hainbat dira iraileko jaiaren aurretikantolatuta dauden ekintzak. Aurten gainera, 50. urteurrenarenaitzakian, kanpora ere eman nahi da ezagutzera jaia, baita Urretxukoherria ere. Horretarako publizitate kanpaina handi bat jarriko dumartxan Udalak. Uda sasoia aprobetxatuz turismo bulego ezberdinetarabidaliko da Euskal Jaietako egitaraua eta Euskal Herri mailakokomunikabideetan ere izango du oihartzuna. Herri mailan,sanjoanetarako denda eta jatetxeetan Euskal Jaia iragarriko duenkartela ere jarriko da, herritarrak girotzen joan daitezen.
50. urteurreneko kartela PedroNarbaizaren lana, iraganeko Euskal Jaia eta etorkizunekoaren loturaislatzen dituena. Logo bat ere izango du Euskal Jaiak, MattinOsinaldek sortu duena.
Liburua eta DVD-a
Irailean Euskal Jaiaren azken 24 urteakbiltzen dituen liburua aurkeztuko dute (25.ena aurtengoa izango da).Gotzon Aranburuk egin du azken urteetako materialaren etadokumentazioaren bilketa eta sailkapena. Aurreko 25 urteen laburpenaPello Gonzalezek bildu zuen 25. urteurrenean aurretik argitaratu zenliburu batean. Liburuan azken 24 urteetako argazkiak etadokumentazioa txukundu dira eta horrekin batera, Euskal Jaiarengaineko erreportaje bat ere argitaratuko da DVDan. Horren haritikgogoan izan, orain hilabete batzuetatik hona youtuben ikusgaidituzuela 1974 urtetik aurrerako jaiarekin lotutako 59 bideo. Baita otamotz.eus-eko multimedia atalean ere.
Erakusketa
Euskal Jaiaren izaera islatuko duenerakusketa bat ere zabalduko da irailean. Herriko hainbat taldekhartuko dute parte hau antolatzen. Argazki zaharretatik hasi etaartisautza, erabili izan diren trajeak edo eta erraldoiak jarrikodituzte erakusgai. Irailaren 9tik 21era egongo da zabalik erakusketa,Juan de Lizarazu aretoan.
Karrozak
Karrozak eta karrozeroak dira dena den,Euskal Jai eguneko protagonista nagusiak. Aurten, ekimen berezi batere egin nahi izan da zentzu horretan. Hartara, garai bateko karrozaegileak elkartu eta denen artean 4 karroza egingo dituzte karrozendesfilerako. Bederatzi koadrila beterano dagoeneko lanean dabiltza.Horiez gainera, beste 11 koadrilek ere hartuko dute parte desfilean,guztira beraz, 15 karroza izango ditu aurtengo Euskal Jaiak.
Euskal Jai eguna baina, ez da karrozendesfilea soilik. Lekaio Kultur Elkarteak adibidez, zehaztua ditudagoeneko jaialdi monografikoaren nondik norakoak. Gainera, EuskalHerri osoko talde folklorikoak ekarri nahi dira, eguneko ekintzakosatzeko.
Baserritar jantzia
Ahalegin berezia egingo du Udalakaurten, herritarrak baserritar jantziarekin atera daitezen kalera.Ohiko baserritar jantziak eramatera animatuko dituzte herritarrak.
Argazkia: 2008ko Euskal Jaia