
Urte beteko lanaren emaitza da’Zumarragako Txokoak’. Zumarragako Udalak bi argazkilariei, JavierAlonso eta Carlos Mediavillari enkarguz eskatutakoa. Argazkierakusketa honetan Zumarragako txoko ezberdinak islatu nahi zaindituzte argazkilariek. Ohikoenetatik hasita, Antio edo Legazpidorretxea, hain ohikoak ez diren beste batzuetara.
Herriko paisaiek edo naturanoinarritutakoek osatzen dute erakusketa, tamaina eta moldeezberdinetakoak denak. Erakusketa ikusgai izango duzue uztailaren5era bitartean Zelai Arizti aretoan, inaugurazioa gaur 18:00etanizango da. Ondoren kultur etxea bera hornitzeko erabiliko diraargazkiak.
Erakusketaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 21:00
- Larunbat eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00
Argazkia: Carlos Mediavilla.